Marokora, Jordaniara zein Iranera egin daikeguzan bidaietan ikusi daitekenez, Organikotasunean oinarritutako hiri zaharretako arkitektura, hirigintza eta ingurua bateratasun formal eta material batekin kohesionatu egiten dira.
Baldintza klimatologiko eta eraikuntza material bilketak arkitektura zorrozki determinatzen dauan inguru horietan, inolako aurreiritzi gabe eta idatzi gabeko irizpide batzuei erantzunez egindako interbentzioak aurkitu dakikeguz. Hau da, laburbilduz, eraikin pribatu bat, eraikin publiko bat, kale bat zein plaza bat modu berdinean eraikiak aurkitzen dira, hots, homogeneotasun bat ikusten da.
Isfahanen zehar ibili ezkero, kale bat, etxe bateko korridore bat, eraikin publiko bat, zoko bat zein bazaar batek tamaina desberdinetako elementu berberak dirala irakurri daiteke. Mendebaldeko arkitekturan kalearei, espazio publiko handiei, etxei... tratamendu guztiz desberdinak emoten jake zein publikoak diren edota zein pribatuak diren azaltzeko. Isfahaneko kasuan (eta bere moduko gainontzeko adibidetan) hiria osatzen dauen elementu guzti horiek maila berdin batean agertzen dira, hiri sare organiko eta konplexu bat sortuz.
Sasteizeko Aiztogile kalean Isfahanen gertatzen dan antzeko interbentzio bat egin beharra dago, bizitoki eta zerbitzu kale batean erabilera askeko eraikin publiko bat integratu beharra dago, are gehiago, Isfahanen gertatzen diren kaleak, Bazaarrak eta Zokoak Aiztogile kaleko orubean integratu behar dira, Gasteizeko sare publikoaren osagarri potentzial modura, eta aldi berean, eraikin honek bere inguruarekin irakurketa bateratu bat eduki beharko dau.
Publikazio honek Iraneko eta Uzbekistaneko arkitektura islamikoaren estudioa egiten dau. bertako textuak eta delineazioak ideia honek hobeto azaltzen dabez:
Espazio askeak maila berean agertzen dira plano haueetan, euren tamainak solik esaten deuske zein motatako garrantzia dauan hiri barruan, baina kontentzio bat ikusten da osotasuna emonez hiriari.
Erabilera publiko zein pribatuen bereizketa kolokan geratzen da maila honetan, nolabaiteko uztarketa eta hiriari bizitza bat emoteko era bat adierazten da. Jauregiak, etxeak, zokoak, gune erlijiosoak, bazaarrak unitate batean modura lan egiten dabe.















No hay comentarios:
Publicar un comentario