2012/03/19

Aiztogile Dorrea

Gasteizeko Aiztogile kaleko eraikin bizigarriaren azken entrega. Proiektuaren aurre-ideia guztiak hurrengo link-ean dagoz, bloge honetan aurkitu daitekena:


Gasteizeko alde zaharrean barrena erreferentziazko interakzio sozial gune bat sortzea dogu helburu, urteen poderioz degradatua eta auzo berriekin gialendua geratu den eta arteztu eta berreraiki beharreko Gazteizko Almendra zahar baten testuinguruan alegia.

Ariketa hau Gasteizeko alde zaharreko gabezi sozialen azterketa bat egin gabe planteatu da, hots, gabezia batzuk existitzen direzala aintzat hartzen dan oinarritik jasoko da proiektua. Base hau ez da problematikaren soluzio pertsonalizatu baten bilakuntza ez dogula espero, guztiz aurkakoa hain zuzen ere: alde zaharreko zein Gasteiz osoko bizilagunentzako edozein mailako interakzio sozialak errezten dauan espazio bat sortzea. Espazio hau erabilera, eguneko momentua, gende kopurua eta gainontzeko kasuistika posible desberdinak abarkatzeko malgutasun aina eduki beharko dau, IDETERMINAZIOA. 

Aktuazio estrategiaren definizioa, espazio inndeterminatu bati erabilera desberdinak txertatzeko gaitasuna nola lortu daitekean  argudiatuz hasi zan. Hau da, eraikinari erabilera-anitzaren barruan erabilera posible bakoitza finkatzea bilatu ordez, espazio difuso eta diafano baten bilaketara jo da. espazio diafano hau mantentzeko, espezializazio maila guztia arkitekturaren errealitate eraikiari emon jako. Honela, espazio indefinitua eta eraikin super-espezializatu baten arteko oreka bipolarra lortzen da, ia utopikoa. 

Eraikina baino gehiago, hiriaren poro berri baten modura ulertu behar da kapsula hau, kalea eta orubearen arteko muga desagertu ezkero, kalea bera (edota plaza bera) eraikinean bertan sartzen da, hiriaren fluxuak barneratuz. Eraikina bere inguruko gabezia orokorren eskaintza espaziala da bere funtsean. Arkitektura abstraktu bat bilatu jako, futurista, teknologiko eta edozein lekutan aplikagarria. Hau da, indeterminazioa ez da soilik bere erabileraren ezaugarria izango, bere kokapenarena ere bai. Eraikina edozein hiritan txertatu ahal izango da, noski, hiri bakoitzaren gustoko altuerara eta beharrizanetara egokituz.

Erreferntzia modura Archigram eta High Tech mugimenduko proeiktu eraikiak zein utopikoen arteko nahasketa bat proposatu da. Eraikinak izango dauan ageriko konplexutasunak gizarte baten baitan dagozen aktibitate anitzentzako espazio polibalentearen hiri irudia defendatzen dau. Eraikina makroegitura bertikalez eta makrozertza horizontalez hornituko da, eta eskalaz kanpoko egitura horri giza eskalako elementu doigarriz, instalazioz zein artilugioz jantzi egingo da giza eskalara egokitzeko.

Deskribatutako hiri-kale-plaza-eraikin honek  bere barnean gotortuko dau espazio indeterminatua. Espazio hau, ordea, erabilera anitza izango danez, arkitekturak hartuko dau erabilera bakoitzean espazioa egokitzeko behar dauan espezializazio-gaitasuna. Espazio hau doitzeko, egituran hainbat gailu esekiko dira, euren sinpletasunean konbinatuz konplexutasun maila anitz lortuz: lanpara zuzengarri eta erregulagarriak, led pantailak, argiztapen erregulazioa, kapsula erabileranitzak.... Orotara, eraikina DOIGARRIA izango da alderdi askotatik: kokapenaren arabera, eraikiera-altueraren arabera eta barne espazioaren kualifikazioaren arabera. Eraikin bizi bat hiri baten alderdi degradatu bati bizigarritasuna ekarteko.


Proposamen formal modura DORRE bat proposatzen da. Dorreak alde zaharraren eta hiriaren hito berri bat suposatzen dau. Ertaroko alde zahar baten erreferentzia hitoak dorreak izanik, elizetako kanpandorreak harresi-dorreak eta dorretxeak nabarmentzen dira; baina XXI mendean proposaturiko ariketa utopiko izanik, teknika barien erreferentea izango dan dorrea proposatzen da. Dorre berrri honek gizartearen interes garaikideei erantzungo deutso, izan ere, gizartze estamnetal eta erlijioso baten erreferenteak izatetik erreferente publiko, sozial, malguak eta erabileranitza edukitzera pasatuko da. Espazio honeek Gasteizeko bizilagun ororentzat izango da, doigarria eta bertikalki montatua.

Eraikinak hainbat espazio erabilera-anitz eskeiniko dauz, eta aldi berean Gasteizeren ikuspegi barri bat. Hots, begiratoki bat izango da, isasargi bat, kanpotik alde zaharrera interes puntu modura eta dorretik bertatik hiria, landa eta paisaiaren begiratoki modura. Ertaroko gaztelu-dorre baten lantzera, baina gaur egungo gizartearentzat bideratua.




Proiektuaren xedea maketa bat egitea izanda, nire proiektazio prozesua lehenengo 2D-ko marrazkietatik hasten danez, aurreko azalpe-laminen ondorengo argazki honeetan dakardaz MAKETAren argazkiak: dspiezea, eraikuntza muntaia eta akabera.





2012/03/13

Errepresentazio sistemak aztertzen


Ideien errepresentazio sistema desberdinak aztertzen, sarean arakatuz zenbaiten plataforma desberdinen erreferentziak aurkitu doguz.
· Infogramak: azkenaldian suspertzen ari dan errepresentazio sistema grafikoa dogu. Ingografiak testuak baino azalpen grafiko eta zuzenagoa dabe, euren baitan irudiak, grafikoak, ikonografia, deskribapen grafiko abstraktoak zein soinuak bilduz. Infogramak infografiatik eratorriak dira, hots, mapetatik, komikietatik zein grafikoetatik eratorriak dira. Infogrametan, informazioa bertikalki garatzen dan poster bat da. Infogramak irudi formatua zein web-gune formatuan errepresentatu daitekez. Sarean infograma desberdinak egiteko plantilladun plataformak aukitu daitekez, adibidez:


·Prezi: internet-bidezko errepresentazio metodoa da, narraziorako erabiltzen dena. Ezaugarri nagusia hormatal bakarraren erabilpena imagina zein diapositiba separatuen ordez.  Hormatala infinitoa, doigarria eta dohainikoa da. azalpenerako ideien zein imaginen artean ibilbide birtual bat egiten dau programak azalpen-narratibo bat eginez.  Sareko link-a:


Programa dohainikoa da, baina bakoitzaren lanak interneten geratzen dira elkarbanaketarako. Ordaindu ezkero lizentzia baten trukean bakoitzak programa lortu daike erabilera pribaturako. Adibideak:

Mexiko

"San Benito, San Benito, ayúdame  a buscar un buen sitiito"


2012/03/08

EXPO proposamena: Arkitektura noizko?

Koldo Mitexelena Kulturuneko Ganbara aretoan"Arkitektura, noizko?" erakusketa inauguratuko da Labayen eta Aizpurua gipuzkoar arkitektoen lanaren inguruan.




LUCÍA

2012/03/05

Erabilera publikoen integrazioa gune eraikietan

20 egunetako tartetxoaren ondoren, Gasteizeko Aiztogile kaleko proiektuarekin jarraituko dot. Proiektuaren oinarria Gasteizeko lote gotiko batean erabilera publikoko eraikina egitea izanda, aipagarria da ondorengo erreferentzia hau:




Marokora, Jordaniara zein Iranera egin daikeguzan bidaietan ikusi daitekenez, Organikotasunean oinarritutako hiri zaharretako arkitektura, hirigintza eta ingurua bateratasun formal eta material batekin kohesionatu egiten dira.

Baldintza klimatologiko eta eraikuntza material bilketak  arkitektura zorrozki determinatzen dauan inguru horietan, inolako aurreiritzi gabe eta idatzi gabeko irizpide batzuei erantzunez egindako interbentzioak aurkitu dakikeguz. Hau da, laburbilduz, eraikin pribatu bat, eraikin publiko bat, kale bat zein plaza bat modu berdinean eraikiak aurkitzen dira, hots, homogeneotasun bat ikusten da.


Isfahanen zehar ibili ezkero, kale bat, etxe bateko korridore bat, eraikin publiko bat, zoko bat zein bazaar batek tamaina desberdinetako elementu berberak dirala irakurri daiteke. Mendebaldeko arkitekturan kalearei, espazio publiko handiei, etxei... tratamendu guztiz desberdinak emoten jake zein publikoak diren edota zein pribatuak diren azaltzeko. Isfahaneko kasuan (eta bere moduko gainontzeko adibidetan) hiria osatzen dauen elementu guzti horiek maila berdin batean agertzen dira, hiri sare organiko eta konplexu bat sortuz. 


Sasteizeko Aiztogile kalean Isfahanen gertatzen dan antzeko interbentzio bat egin beharra dago, bizitoki eta zerbitzu kale batean erabilera askeko eraikin publiko bat integratu beharra dago, are gehiago, Isfahanen gertatzen diren kaleak, Bazaarrak eta Zokoak Aiztogile kaleko orubean integratu behar dira, Gasteizeko sare publikoaren osagarri potentzial modura, eta aldi berean, eraikin honek bere inguruarekin irakurketa bateratu bat eduki beharko dau.


Publikazio honek Iraneko eta Uzbekistaneko arkitektura islamikoaren estudioa egiten dau. bertako textuak eta delineazioak ideia honek hobeto azaltzen dabez:

Espazio askeak maila berean agertzen dira plano haueetan, euren tamainak solik esaten deuske zein motatako garrantzia dauan hiri barruan, baina kontentzio bat ikusten da osotasuna emonez hiriari.
Erabilera publiko zein pribatuen bereizketa kolokan geratzen da maila honetan, nolabaiteko uztarketa eta hiriari bizitza bat emoteko era bat adierazten da. Jauregiak, etxeak, zokoak, gune erlijiosoak, bazaarrak unitate batean modura lan egiten dabe.

 

2012/02/14

Collagea

Gasteizeko Dorreak:

Ertaroko kanpandorreak VS XXI mendeko dorre-sozialak

2012/02/13

Eliza-dorreen aurrez-aurre. 1.proposamena


Gasteizeko alde zaharrean barrena erreferentziazko interakzio sozial gune bat sortzea dogu helburu, urteen poderioz degradatua eta auzo berriekin gialendua geratu den eta arteztu eta berreraiki beharreko Gazteizko Almendra zahar baten testuinguruan alegia.
Ariketa hau Gasteizeko alde zaharreko gabezi sozialen azterketa bat egin gabe planteatu da, hots, gabezia batzuk existitzen direzala aintzat hartzen dan oinarritik jasoko da proiektua. Base hau ez da problematikaren soluzio pertsonalizatu baten bilakuntza ez dogula espero, guztiz aurkakoa hain zuzen ere: alde zaharreko zein Gasteiz osoko bizilagunentzako edozein mailako interakzio sozialak errezten dauan espazio bat sortzea. Espazio hau erabilera, eguneko momentua, gende kopurua eta gainontzeko kasuistika posible desberdinak abarkatzeko malgutasun aina eduki beharko dau, IDETERMINAZIOA. 

Aktuazio estrategiaren definizioa, espazio inndeterminatu bati erabilera desberdinak txertatzeko gaitasuna nola lortu daitekean  argudiatuz hasi zan. Hau da, eraikinari erabilera-anitzaren barruan erabilera posible bakoitza finkatzea bilatu ordez, espazio difuso eta diafano baten bilaketara jo da. espazio diafano hau mantentzeko, espezializazio maila guztia arkitekturaren errealitate eraikiari emon jako.

Honela, espazio indefinitua eta eraikin super-espezializatu baten arteko oreka bipolarra lortzen da, ia utopikoa. 






Eraikina baino gehiago, hiriaren poro berri baten modura ulertu behar da kapsula hau, kalea eta orubearen arteko muga desagertu ezkero, kalea bera (edota plaza bera) eraikinean bertan sartzen da, hiriaren fluxuak barneratuz.

Eraikina bere inguruko gabezia orokorren eskaintza espaziala da bere funtsean. Arkitektura abstraktu bat bilatu jako, futurista, teknologiko eta edozein lekutan aplikagarria. Hau da, indeterminazioa ez da soilik bere erabileraren ezaugarria izango, bere kokapenarena ere bai. Eraikina edozein hiritan txertatu ahal izango da, noski, hiri bakoitzaren gustoko altuerara eta beharrizanetara egokituz.
Erreferntzia modura Archigram eta High Tech mugimenduko proeiktu eraikiak zein utopikoen arteko nahasketa bat proposatu da. Eraikinak izango dauan ageriko konplexutasunak gizarte baten baitan dagozen aktibitate anitzentzako espazio polibalentearen hiri irudia defendatzen dau.
Eraikina makroegitura bertikalez eta makrozertza horizontalez hornituko da, eta eskalaz kanpoko egitura horri giza eskalako elementu doigarriz, instalazioz zein artilugioz jantzi egingo da giza eskalara egokitzeko.


Aurretik hartutako erabakiak posible egin ahal izateko eraikuntza sistema batean ere pemntsatu da: autoeraikuntza.  Hots, eraikina txertatuta dagoen inguruko hiriaren errealitate eraikiarekiko eta beharrizanei lotutako altuera lotura bat izateaz gain, bere baitan hazteko gaitasuna izago dau. eraikinaren erabilera hanpatuz ahala, edota hiriaren gabezien zein hiriaren tamaina handitu ahala, eraikina ere handitzeko posibilitatea uzten da. beraz, eraikina mugagabea da, utopikoa.


Deskribatutako hiri-kale-plaza-eraikin honek  bere barnean gotortuko dau espazio indeterminatua. Espazio hau, ordea, erabilera anitza izango danez, arkitekturak hartuko dau erabilera bakoitzean espazioa egokitzeko behar dauan espezializazio-gaitasuna. Espazio hau doitzeko, egituran hainbat gailu esekiko dira, euren sinpletasunean konbinatuz konplexutasun maila anitz lortuz: lanpara zuzengarri eta erregulagarriak, led pantailak, argiztapen erregulazioa, kapsula erabileranitzak....


Orotara, eraikina DOIGARRIA izango da alderdi askotatik: kokapenaren arabera, eraikiera-altueraren arabera eta barne espazioaren kualifikazioaren arabera. Eraikin bizi bat hiri baten alderdi degradatu bati bizigarritasuna ekarteko.


2012/02/10

AMBAR luminariaren azterketa



Proiektuen Garapena II tailerrean Lanpara baten egitasmoa dogu. Lanpararen egikaritze prozesu honetako etapen artean arkitekto baten lanpara bat aztertzea eta arkitektoaren obran eta mugimenduan kokatzea dogu helburu.
Aukeratu doten luminaria Richard Rogersen diseinuko hau da, tekonologikoa.


Luminaria honek badauka zerikusia Gasteizen proposatuko dodan proiektuarekin, eskatzen dan espazio indeterminatuaren kustomizagarritasunarekin lotuta doan instalazioa izango baita.

2012/02/03

TBKLRvsL&V


Hurrengo proiektu txiki honetarako planteaturiko programak Donostiako Tabakalera proiektua ekarri deusta burura. Ikusentzutezko arteentzako sormen, interpretazio eta pinakoteka izateaz gain, bestelako erabilera anitzez jantzitako proiektua dogu, taberna, plaza erabileranitza, liburutegia, antzeztokia, begiratokia, galeria... Nahiz eta bi proiektuek euren egikaritzan ez izan zerikusi askorik, badagoz antzekotasun batzuk: 24 orduz aprobetxatu daitekean espazioak eskainiko dabez eta jadanik existitzen dan errealitate eraiki batean txertatu beharreko eraikina dira, kasua kasu, Tabakaleraren eraikin zaharrean edo Gasteizeko alde zaharrean. Gasteizen, ordea, espazio indeterminatu baten inguruko utopia bat egin behar da, beraz, Tabakalerako berreraketa proiektua ezingo da erreferentzi modura hartu.

Pasa dan urtean, erakinaren berreraketa obren “hasiera” dala medio ateak zabaltzeko astea antolatu zan, eraikinaren barneko bisita gidatuak eta proiektuaren azalpenak eskeiniz. Etorkizuneko zentruak fabrikak bere baitan dauan itsura guztiz aldatuko dauanez, agur egun dauan xarma galdu egindo dau.  Hartaz eraikinari argazkiak ateratzeko azken aukera paregabea izan neuan.


Berreraketen gaian, eta eraikin degradatu baten berreraketaren ildotik Lacaton eta Vassalen Palais de Tokyo jatorkit burura. Berreraketaren estrategia honek jarrera xume eta sozial bat edukitzea suposatzen dau. adibidez, jadanik existitzen diran eraikinak eta espazio libreak mantentzea eta gizarteari begira biztanleek daukaten beharrizanei erantzun bat bilatzearren berrerabiltzea.

Pasa dan urtean Proiektuen Eraikuntzaren Lantegian Marte Mugikarekin Proiektazio estrategia desberdinen analisi bat egin gendun, horien artean L&Vren proiektu hau aztertuz.

           Palais de Tokyo esposizio unibertsal batentzako eraikina izana, urteetan zehar hainbat erabilera edukitzeko berreraiketan izan dauz: museoa, galeria, zinemak.... azkenengo berreraiketan sekulako interbentzioak egin ziran, barne banaketa guztiak eraitsiz. Proiektua bertan behere geratu zan eta bertan behera utzi zan pabeioia, ia eskonbro bilakatuta. L&V eraikina bisitatzean, demolizio lanak direla eta eraikina eukazan baliabide espazial txundigarrietaz eta argi sarrera potenteetaz ohartu ziran, beraz, eraikina bere baitan uzten dabe, 1937 urteko hormigoizko egitura industrial originalaren estetika hanpatuz eta eskeinitako aurrekontuaren erdia baino gutxiagorekin komunikazio bertikalak, irisgarritasun ranpak eta instalazio sare ganorazkoa egitea proposatzen dabe eraikinaren egituraren barne. Arkitektoen hitzetan, euren lana instalazio lana da, ez arkitektoena. Existitzen dana erabiliko dabe eta ez dabe eraldatuko, barne espazio jarrai eta askea mantenduko dabe. Eraikina eta hiriaren artean porositate bat sortu nahi dabe: lehio handiak dirala medio, euria entzutea, hiria entzutea, sarrera kopurua handiagotzea eta espazio publiko bizigarria izatea nahi dabe, hirian sortzen dan plaza estali barri baten modura. Erreferentzia modura Marrakets-eko Jamaa el fna plaza hartzen daiteke, non pasuzko eta topaketa gunea bat egiten dabe. Bertako espazioak erabileranitzekoak dira: kontukontalariak, dentistak, janari postuak, gune estaliak, marokoko happeningaren zentrua litzateke, eta berez, plaza lau bat besterik ez da. 

Bi proiektu, egoera antzekoa, baina proiektatzeko era ia aurkakoak... gogoeta modura.