2011/11/15

grafittiak VS poema politikoak


Grafitiak nonahi ikusi daikeguz gure inguruan. Ohituta gaude kale zein geltokietako paretetan estetika desberdinetako iritzi sozio-politikoak grafiteatuta ikustera. Neguri eta Abando arteko metro linean bildutako argazki bilduma da hau. Saila egiteko erabilitako metodologia sinplea izan zan: metroan ibiliz geltoki interesgarrienetan geratu eta instanteko argazki bat atera, fotokopiatu, handiagotu eta gainetik textuak, marrazkiak eta textura desberdinak ber-errotulatu ziran, marrazki batekin isilarazi ziran hitzak pintzelada bakoitzean bermarkatuz, ohiukatuak izan balira moduan.


Bitxia da ordea Indian emoten dan kasua. Bertan ere inkietude sozio-politikoak grafiti bidez adierazten dira, baina inolako presarik gabe, poesiaren bitartez adierazten dira, alegia.  Poema politikoak nonahi aurkitzen dira Indian, politikari eta erreibindikazioei ikuspuntu artistiko bat emonez.



No hay comentarios:

Publicar un comentario