2011/11/09

Lapurdiko paisaia. Eguzkia. Pertzepzioa.

Harrigarria da eguzkiak eta eguneko orduak paisaia zelan aldatzen dauan antzematea. Ipar Euskal Herrian egindako argazki sesio honetan argi azaltzen da egun berean zer nolako konotazio hain desberdinak emoten deutson inguruari. Nagusiki orlegi kolorekoa dan paisaia batek sekulako aldaketak eduki daikez egukiaren fase desberdinekin; izan ere, egun desberdinetan eta leku oso desberdinetan ateratako argazkiak emoten dabe. Eguzkiak kutsu bat edo beste emoten deutso inguruari, gizakioen atal sentsoriala manipulatuz. Beraz, paisaiaren beste atal baten modura ikusi daiteke, osagarri edota baldintza modura, paisaia baten pertzepzioa oso desberdina izan daitekeelako eguraldiaren arabera.


No hay comentarios:

Publicar un comentario