2012/04/27

Ana Mendieta eta posmodernismoa

Ana Mendieta, posmodernismoaren ikonoetariko bat dogu. Frida Kalho hegoameriketako modernernitatearen ikono izan zan moduan, artista kubatar honen oiartzun artistikoak XX mendeko mugimendu artistiko alternatiboen erreferente bilakatu dau. Performancea eta land-artaren arteko fusio pseudo-psikotikoek nabarmentzen dabe bere obra gainontzekoetatik, natura, gizakia eta teknika batuz. Auto-identitatea da Ana Mendietaren ildo nagusia, Frida Kalhoren figuraren moduan, esfera etniko,  genero desberdinen arteko uztarketak egiten dauz, gai politiko eta sozialak txertatuz. Mendietaren kasuari errito pagano tribal afrikarren influentzia gehitu behar jako, bere haurtzaroko Kuban ohikoak direnak.  Geruza desberdinetako ildoen gainjartzeak obra konplexu eta adartu bat izan eban emoitza moduan, askotariko eran ulertua izan daitekeana.

Huellas del cuerpo

Bizitza dinamiko baten ondorio dan Huellas del cuerpo obra dogu hau. Kubatik Eastaru Batuetara eginiko exilioak eta bertako mugimendu artistiko aturistek eta feministek influentziatuz, Mendietak bere haurtzaroko oinarri kultural espiritualetarantz jotzen dau 70' hamarkadan. Sakratuarekiko lillura espresatzen hasten da., bere obrak rito etniko eta mito forma hartzen dau, bizitza eta heriotzaren ideietara atxikiz, bizitzaren erritmoa irudikatuz. 

Bere gorputzaren bitartez naturarekiko lotura ezartzen dau, errlijio animisten erritoak eszenifikatuz; animaliekin, begetazioarekin eta elementu naturalekin lengoaia artistiko berri bat garatuz. Sakrifizio-aldare naturalen ideiak erabultzen hasi zan sinbolo paganoak bilatuz: pigmentazioa, odola, lumak, loreak, harriak, sua...

Bere giza-ideia naturaren adarketa baten moduan ulertzen hasten da prozesu honen bidean, bai bere gorputzarekin zein bere gorputzak naturan dauan ohiartzunarekin. Obra honen mezu nagusiena bere gorputza naturara bueltatzea litzateke, bere amaren amatasunean sabelean eginiko egonaldiaren ideiarekin batuz.

Bere gorputza naturan txertatzearen ideia Mexikora eginiko bidaiteatik sortu zan. Mexikoko kultura katolikoa eta aztarna koloniarren arteko uztarketan egindako eskabazioek momifikazio prekoloniarrak erakusten hasi ziran; Mendietak Kubara sartzea debekatuta euanez, Mexiko hartu eban bere "jaioterri" barri modura. Sail honetako obrek, beraz, bere gorputza bera lurrean integratuz edota integratu ondoren geratzen dan orbana tratatuz osatzen dira. 

Jarraitutako metodologia bi eratakoa zan: bere gorputza lurrean jartzen eban, eta lurrez, harriz, lorez zein harez pilatzen zan; edota bere gorputzaren silueta harriz edota elementu begetalez markatzen eban, gero pigmentatu, odoleztatu edota erre egiten eban. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario