2012/05/18

CIC iktogune

Bidasoa ibaiaren gainean kokaturiko izokinak aztertzeko ikerketa zentrua dugu CIC iktogune. Babesturiko ekosistema honetan, azken urteetan ahalegin berezia egin da izokinak berreskuratu eta hauen ongizatea bermatu eta ugaltzea bizkortzeko.

Industria garapenaren garaian ibaiek izan zuten tratu txarren ondorioz, ibaiko fauna galtzorian izan eta honen berpiztea erronka konplexua bihurtu da. Gainera egun dagoen ingurugiroaren aldeko kontzientziazioa dela eta, garrantzia berezia eman zaie ekosistema aberats hauei, iraganean zuten handitasuna itzultzeari.
Ahalegin horretan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi-etxe bat eraikitzeko proiektua jaso da, eraikuntza irakasgaian, izokinen ingurukoak aztertu eta kontrolatu ahal izateko.

Ibaia zeharkatzen duen zubi gisa proiektatu den eraikina da iktogunea. Lurrean eta harrokan finkaturiko bi habe eta hauek biltzen dituzten hiru eraztun dira egituraren oinarria eta bertan finkatzen dira eraikina osatuko duten bestelako elementu guztiak. Oinarrian bertan finkatzen dira, estalki eta zoru aurrefabrikatuak altzairuaren kasuan eta erdi-industrialak zurarenean; oina, solairu mixtoaz eraikitzen da altzairuan eta zura eta bere deribatuen teknika berritzaileak erabili dira zuraren kasuan barne espazioak izango direnetan eta tramex-a zein egur xafla hidrofugoak kanpo espazioetan eta estalkia txapa grekada, zein egurrezko plakaz osatu da. Barne espazioa oinarrizko egituraren barnean kokaturiko kaxa isolatua da, altzairuzko zein zurezko arotzeria duen leihate jarrai gisa, zeinak bigarren azpiegitura bat izango duen sandwich panelez industrializatu eta in-situ osaturiko azpi-estalki bat jasotzeko. Barandilak eta eguzki babes lamak etxe industrial desberdinen produktu aurrekoitziak dira.

Ibaiaren gainean egonik, eraikinak bere medioak izango ditu instalazioei dagokionez. Hori dela eta ur instalazio guztia ur edangarri tanketa bati loturik egongo da, eguzki plaka baten bidez ura berotu eta depurazio sistema baten ondoren ur garbiak zuzenean ibaira isuriko baitira. Instalazio elektrikoari dagokionez, plaka fotoboltaikoak nahikoak izango dira eraikina elektrizitatez hornitzeko.

Materialek eta instalazioa osatzen duten atalek eraikinari itxura industrial bat ematen diote, eraikin teknologiko bat izan nahi baitu, ikerketara bideratzen den eraikin honek. Material berdin baten erabilerak eraikina unitate bat bezala ulertzea errazten du, batasuna sendoa eta betikoa izanik.

__ALTZAIRUA

_EGURRA

2012/05/14

Omnibus espaziala [3.1]

Analisia
Informazio panela

Omnibus espaziala [3.0]

Omnibus: bidaiari desberdin asko garraiatzeko kapazitatea duen ibilgailua.

Aurreko lanak.

1. ANALISIA

Bidaiariak mota askotakoak izan daitezkeen udalerria da Gasteiz, medio eta eskala desberdinak garatuz, lautadan zabaltzen den hiria delako. Hiritarrak, herritarrak auzotarrak zein turistak kolektibo anitz eta bateragarria osa dezakete Gasteizeko Alde Zaharrean, bakoitzaren beharrak aztertu eta erantzun egoki bat emanez gero beti ere. Horregatik eskala desberdinak aztertzeari ekin zaio, Alde Zaharreko interbentzioa egokia izan dadin, leku hau baita Gasteizen gune aipagarri eta zentrala. Zentraltasun ideiak eta erakargarria izateak dakartzan onurak ere eskala desberdinetakoak dira; alde batetik, auzo maialan, erregenerazio bat aurrera eramateko aukera paregabea eskaintzen da; hiri maialan, Alde Zaharrak historikoki izan eta gaur egun galdua duen garrantzia berreskuratu dezake; eta udalerri mailan, kontzeju desberdinen lokarri modura sortutako espazioa izango da.

1.A. AZTERKETA. Alde Zaharra

Arazoen kasuistika aztertuz, erregenerazio bat planteatzen da Alde Zaharrean, eskala desberdinetako proposamenak uztartuz ERREGENERAZIO INTEGRATZAILE bat sortuz. Erregenerazio honek berreraiketa eta interakzioaren pizketa barneratu behar du, zentru neuralgiko baten izaera berreskuratu eta gune erakargarri izan dadin. Horregatik emango dira bi jarduera: hanpaketa eta. sorketa lana.

HANPAKETA:
_ Espazio libreak: Lote gotikoen artean gelditu diren barne patio hutsen birgaitzea, mantentzea eta publiko bilakatzea.
_ Ekipamenduak: Kirol ekipamenduei erabilera berriak gehitu eta zerbitzu egokiago eta aberatsagoa eskaintzea. Hezkuntza, formazio eta inbestigazio alorra indartzea, egun dagoen sareari jarraitasuna eman eta hezkuntza bukatu bat izateko aukera eskaintzea.
_ Produkzioa: Sormeneko tailer dendak ugaritzea, auzokide, gazte, etorkin zein langabetuei bere gaitasunak jendaurrera emanteko aukera eskaini.
_ Erresidentziala: Etxebizitza sozialen sarea indartu, auzoan bertan dauden familia behardunei laguntza eskaintzeko. Lote gotikoen etxebizitza tipologiak dituen gabezia modernoei erantzu egokia eman nahi zaie, zerbitzu osagarriekin.

SORTUZ:
_ Espazio libreak: Lehen harresi gerrikoaren birgaitzearen jarraipena, Gasteiztarrek bere iraganaren kontzientzia landu dezaten. Barne patio hutsetan bestalde, baratza kolektiboen bidez erabilera berri bat gehitu nahi zaie.
_ Ekipamenduak: Gizartaren aniztasunari erantzunez, elkargune kultural bat proposatzen da esperientzia desberdinen ideien elkartrukea suspertzeko gunea eginez. Auzokidetza zein hiri-alde zaharraren arteko erlazioak jorratzeko elkarte gastronomiko publikoa, guztiontzat trabarik gabe gastronomiaz gozatzeko. Areto erabilera anitzak festa, ekitaldi kulturalak edota edozein ospakizun garatu ahal izateko bidea eman dezan.
_ Produkzioa: Sormeneko tailer denden eta Gasteizko lautadako produktuen salmenta zuzena ahalbidetzeko azoka gunea.
_ Tertziarioa: Inbestigazioarei lotutako laborategiak enpresa elkarguneak zein alokatzeko bulegoak. Gasteizeko lurralde mailako administrazio gunea. Gasteizeko jasangarritasun, auto hornikuntza eta ekologiaren ingurukoak aztertuko dituen espazioa, CIC EKOGUNE, aldi berean lurralde guztiaren batasuna eta oreka uztartuz.
_ Erresidentziala: Inbestigazio eta hekuntzarekin lotutako egoitza. Lote gotiko tipologiak ekutik dakartzan instalazio gabeziak sortutako arazoak konpontzeko zerbitzu guneak: labanderiak, sukaldeak, bainu etxeak...

1.B.C.D. ANALISIA. Kontzeptuen katalogazioa//Errealitatearen kaptazioa

Azterketa burutzeko Gasteizko udalerria hiru mailatan aztertua izan da:

_ HIRI MAILAKO ANALISIA

_ AUZO MAILAKO ANALISIA

_ EREMUAREN MAILAKO ANALISIA

1.E. IZAERA FISIKOA.

Tontorreko ebaketak espazioen identifikazioan laguntzen dute eta gunearen eskema antolatzailea egiteko ezinbesteko dira. Eskema honetan harresien gaineko espazio desorekatua eta azpiko gune ordenatua bereiz daitezke., baita horrek dakarren dentsitate desoreka ere: maldan kokatzen den ertaroko egituraketak etxebizitza dentsitate oso altua duen bitartea, tontorrean, eraisketa desberdinen ondorioz alde zahar izaera galdu eta dentsitate eskaseko gune bihurtuta ailegatu da gaur egunera.

2. IRIZPIDEAK

2.A.B. ETAPA PLANA.

Programa zabal eta konplexuari erantzun egoki bat emateko, beharrizanak analizatu eta prioritate mailak ezarri dira, gunearen errekonbertsioa pausoka eta modu egokian eman dadin. Prioritate mailak betez gero, auzoa pixkanaka berrituz joango da, garapen orekatu eta eskalonatu batean. Gainera, aurreko proiektuko proposamenek lekua dute egingo diren interbentzioetan udalerriko eta auzoko planak uztartuz. Horrela beraz, 4 maila eta bi egoera bereiztu dira, programa sailkatzerako orduan: 1-4. mailak [prioritate altuenetik baxuenera] eta hobetu-sortu [Alde Zaharrean egin beharreko interbentzioen izaeraren arabera].
Taula beraz, goitik behera eta ezkerretik eskubirako norabidean irakurri beharko da:

[1]+[2]+[3]+[4] / HOBETUZ _ Auzo maila
Beharrizan hauek estu lotuta daude auzo mailako beharrizanekin eta beraz izaera duen tontorreko aldea bideratu zaie, hau baita, AUZO IZAERA mantendu duen tontorreko gune bakarra. Gainera kantoeien gertutasunak estu lotzen du gainerako Alde Zaharrarekin eta bere zentrutasunak jardueren garapenean laguntzen du. Eskala txikiko interbentzioak dira.
_ [1] / HOBETU _ Barne patioen berreraketa
_ [2] / HOBETU _ Lote gotikoen osaketa
_ [3] / HOBETU _ Auzo mailako zerbitzugintza
_ [4] / HOBETU _ Interbentzio sozialak

[1]+[2]+[3] / SORTUZ _ Auzo + Hiri + Udalerri maila
Beren eskala handiak auzoarekin bai baina hiria eta udalerriarekin zerikusia duten funtzioak biltzen ditu. Izaera publikoak eta irisgarritasun beharrak hiritik gertuago dagoen gunean kokatzera eraman gaitu, gune honek aukera aberatsagoak eskaintzen baititu instalazio modernoak denen eskura jartzerako orduan. Gunearen IZAERA BERRESKURATZEA derrigorrezko izango da jarduerak lekuarekin uztartu eta gainerako tontorreko espazioekin orekan egon daitezen.
_ [1] / SORTUZ _ Hezkuntza + Inbestigazioa
_ [2] / SORTUZ _ Enpresagintza
_ [3] / SORTUZ _ Egoitza + Merkatua
_ [4] / SORTUZ _ Harresien berreraketa

2.C. BERRERAKETA.

Gasteizko Alde Zaharrean gaudela ahaztu gabe, gune guztiak inguruarekin kontextuan jarri eta egoki lantzeak, proiektuaren batasunean lagunduko du. Alde Zaharrak Ertaroko ezaugarriak mantendu baditu ere, tontorrak bere izaera galdu eta oasi bat bilakatu da auzoan bertan. Horregatik beharrezkoa da tontorrak ere IZAERA berreskurtazea, ertaroan izan zuen bizitza bilatu eta egituraketa garbi zein erabilgarri bat izan dezan. Ondorioz, ertaroko teknikak erabiliz eta industriak emaniko materialez osatuz, egiazko arkitektura baten alde egin da, tontorrak inguruarekin batasun bat izan eta Alde Zaharraren orekaren bila.
Orokorrean, gure proiektuaren ideia englobatuko ditun bi jarrera nabarmendu nahi dira: jarrera tradizionala (hots, tokiko ezaugarriak) eta jarrera modernoa (malgutasuna, industrializazioa eta metodologia). Bi ikuspuntu hauek poriektuaren geruza guztietan aplikatuko dira, hirigintzatik hasita, eraikuntza xehetasunera iritsi arte (eskala desberdinak bateratuko dituen programa ez ezik, horren gisako metodologia bat ere landuko da).

3. HIRIGINTZA

Gure hirigintza proposamena ez da amaierako akabera bat, artezpide batzuen atzetik datorren proposamen posible bat baizik. Sistema zabalik gelditzen da etorkizunean proposatu daitezken posibilitateetara, diseinuak onartzen duen neurrian behintzat. Jarraitu beharreko artezpideak, 2.D planoan agertzen den moduan burutu beharko dira, hau da, eraikuntza erretikula bat eta espazio sarea eta honi loturiko erabilera desberdindun eraikin multzo bat uztartuz sortuko da emaitza.
Ariketa modura, posibilitate bat garatu dugu:

3.A. PLANGINTZA

_Camilo Sitte

Aldez aurretik gure analisietan aipatu moduan, alde zaharreko ezaugarriak hanpatu nahi dira, tontorrak bizigarritasuna eta osasungarritasuna eskuratu eta indartzeko. Oinarri teoriko modura Camilo Sitte XIX. mendean egindako analisietan oinarritu da, trazaduraren nondik norakoak definitzeko.
_ Enparantzaren zentruak hutsik egon behar du.
_ Enparantzak itxia izan behar du (bestela ez da plaza, bidegurutzea baizik).
_ Enparantzak proportzio egokia behar du (azpimarratzen du plaza handiegiak ez direla egokiak).
_ Enparantza multzoak ederrak dira.
_ Plaza irregularrak ederrak dira, zurrunak izan ordez malguak direlako.

_Matthew Frederick

101 Things I Learned in Architecture School publikazioan agertzen diren 101 arkitektura artezpideetatik 3. Puntua nabarmendu nahi da, hirigintzaren ingurukoak azaltzen baitira bertan. Artezpide hau, jarraibide izango da Sitteren teoriarekin batera, gure hiri plangintzarako, izan ere, eraikinak eta espazio publikoa batera proiektatu beharko dira, sistemak agintzen duen modura. Orotara, espazio publiko “positiboak” proposatzen dira bi zentzutan: plaza zentzuan zein kale zentzuan eta ez espazioan galduta dauden objektu indetermitatu eta desordenatu gisa.

3.B.C. ORDENAZIOA.

Beraz, oinarrizko trazadura plaza sistema batean oinarritu da, Gasteizko tontorrean aintzinan gertatzen zen modu berean. Hirigintza tradizional batean txertatuko diren eraikin industrializatuak osatuko dute Gasteizko tontorraren eraberriketa, plaza sistema, oinezko kale ibilbide, eraikinen sarrera eta kale berrien hornituz. Plaza sistemaren antzera, Alde zaharrean jarraikortasun bat bilatu nahi da, sare baten antzera, beti ere, eraikinetan zehar integraturik. Plaza sisteman datza, Alde Zaharraren espazio jarraiak sortzen duen sentsorialtasuna lortzea, baita ere, eraikin nagusien sarrerak bertara egitea, hau da, plazak plaza baino gehiago, plaza + fatxada (hiri irudia) izan nahi dute, fatxada ulertuz eraikina eta hiriaren arteko porositate bat gisa, eta ez separazioa (jarraikortasuna espazioaren elementu guztietara zabalduko da; kale espazioa, eraikin espazioa eta bien arteko guneak).

_ Guneak.
Lau gune nagusi bereiztu daitezke tontorreko trazadura berrian; hiru plaza eta trantsizio kalea. Bertan antolatuko dira programan jasotako erabilerak, espazioa guztia baita, kanpo-barru mugarik gabe.
1.     Harrera Plaza.
2.     Plaza Nagusia.
3.     Tridente plaza.
4.     Irudimen kalea.

4. BIRGAITZEA

Prioritate handieneko guneak eraberritzetik hasi da proiektua, gune hauek eraberritzeko metodo bat proposatuz. Programa aurreko puntuetan definitu da. Horretarako oinarri hartu da mendebaldeko harresia eta ertaroko lote gotikoen arteko espazio hutsa.
Mendebaldeko patioa eraberritzeko sistema Alde Zaharreko gainerako patioetan ere aplikagarri da, hauen egitura mantenduz eta elementu gutxi batzuen bidez, gune hauen funtzio aldaketa ematen baita. Honetaz gain, irisgarritasun gurutzatuaren bidez guneen osasungarritasun eta bizigarritasunean ere eragin nahi izan da, edozein arazoren aurrean erantzun egoki eta azkar bat emateko moduan.

_538m. Kota honetan kokatzen dira lote gotikoekin lerrokatuta etxebizitzen patio pribatuak.

_542m. Gune publikoa da eta irisgarritasuna bermatzea da helburu nagusia.

_545m. Harresiaren maila da honakoa eta honen eraberritzea proposatu da, iragana egungo istorien zati izan dadin.

5. ARKITEKTURA

Hirigintza tradizionalean integratuko dira eraikin modernoak, Alde Zaharra itxuraberritu eta aldi berean integrazioa bilatuz. Tradizioa eta industrializazioa uztartzerakoan bi ikuspuntu jorratu dira: oinean modulazioa eta fatxadan modulazioa.
Modulazio hau, eraikuntza sistema industrializatuen neurriei erantzuna ematera dator eta egizko zein eraikuntza azkarrari bide ematen dio.

Oineko modulazioa [8 x 12]

Gasteizko Alde Zaharrean ematen diren neurri ohikoen batez besteko bat eta tokian egoki txertatzen den neurriei erreparatuz heldu gara neurri hauek ondorioztatzera; hauen artean, lote gotikoak, jauregiak, orubeak ematen duten ezaugarriei loturiko eta sentsible diren neurriak eta proportzioak dira, baina beti ere modu industrializatuan aplikagarriak eta behar modernoak asetzeko gai direnak.
Modulu honen gehikuntza konbinaketek sortuko dute eraikinaren oina eta baita bere erabileren banaketa egokia eta arrazionala ere.
Modulu hau beraz, malla malgu baten oinarria izango du erabilera desberdinak sistema berdin batean sartu ahal izateko. Programak eskatzen duen erabilera desberdinak sistema konstruktibo bateratu batean txertatzeko, kutxa sistema bat proposatu da; sistema hau ez espazio estatikoak sortzeko moduan ulertu behar baizik eta, espazio indefinitu malgu batean erabilera espezifikoago batzuk txertatzean datza. Espazio berri hauek ere, kutxa baten barruan badaude ere, erabilera anitzekoak izanen dira, honek espazioen erabilera librea eta antolaketa desberdinak ahalbidetzen dituelarik. Kutxa sistema gainera, estankotasun termikoa lortzeko soluzio modura ere ulertu beharko da, hemendik ondorioztatuz erabilera bat ere kutxatik kanpo erretikulan barna jarri daitekeela, estankotasuna erabilera honen helburua ez baldin bada.

Fatxadako modulazioa [8 x 4]

Prozedura eta irizpide berdinak jarraitu dira fatxadekin, lekura behar bezala egokitu eta kanpo-barne erlazioak uztartu ditzan. Oinarri modura, egurrezko bilbadura tradizionala eta materiale tradizionalak izango dira, fatxadetan aplikatuko ditugun neurrien oinarria, beti ere, industriak utzitako abantailak aprobetxatu eta etekin maximoa ateraz.

_ Fatxada banaketa.

Eskema tradizionala jarraituz, Gasteizko fatxaden inguruko berrirakurketa bat da burutu dena. Behe oineko pilaketa sistemaz eginiko harrizko fatxadak, harri armatuzko blokez altxaturiko eustermek eutsiko dute baren egitura zein fatxadaren bilbadura. Egurrezko fatxada egitura eta adreiluzko betelanak, negutegi fatxada aurrefabrikatuek ordezkatuko dituzte, eraikuntza teknika berak eguneratu eta etxebizitza tradizionalak itxuraldatuz, jatorrizko izaera mantenduz beti ere. Teilaz egindako estalki ganbara, modulazio zurruneko negutegi sistema industrializatuak ordezkatuko du, baina bere izaera produktiboa errespetatu da.
Bioklimatika eta ongizatearen alde, fatxada teknikora jo da, hau da, negutegi eta instalazio beharrak jasoko dituen bilbe bat sortu da, barru-kanpo erlazioak bateratuz. Barne fatxadak izango dira, barne guneen isolatzaile eta estankotasuna bilatzen dutenak, egurrezko panel aurrefabrikatu handiak, zelulosazko isolatzaile egituratzailea eta egurrezko akaberak osatutako panel zurrunak izango dira fatxadak zein barne banaketak burutuko dituztenak.

Egitura nagusia [8 x 4 x 12]

Altzairuzko zutabe mardulek egurrezko habe laminatuak jasoko dituzte lotura mekaniko bidez, eraikuntza lehorra sustatu nahi baita sistema industrializatuak erabiliz. Zutabe konposatuak, merkatuko profil handiak, euren artean uztartuz, habe lirainak jasoko dituzte, inertzia handia lortuz eta argi handiak estaltzera etorriko direnak. Honela egitura kanpo fatxadetara eraman eta barne banaketa libreak posible bilakatuz. Zorua habe nagusietan eusten da egurrezko lauza konposatu baten bitartez, honela osatua: neurriea eginiko osb lauza handia, zelulosa konpaktatu isolamendu geruza estrukturala eta barne zorua osatuko duten osb lamina aurrefabrikatuak zeinak isolamenduan txertaturiko habexken bitartez eutsiko diren.

Banaketa SISTEMA EGITURATZAILEA

Egitura fatxadetara eramateak barne banaketa libreak egiteko aukera ematen digu, hori aprobetxatuko delarik tontor guztiko barne banaketak egin, espazio diafanoak eta programa konposatu zein konpaktua modu egokian banatzeko.
Estrategia modura zerbitzuak eta espezifikazioak kanpora eramatea da, erdialdean espazio erabilera anitz eta malguak lortzearren. Honela beraz, zerbitzuguneak izango dira eraikin guztiaren perimetroan kokaturik eraikina isolatu eta giro atsegina lortzea ahalbidetuko dutenak.
Metodo honen bitartez soluzio desberdinak pribatutasun maila desberdine artean garatzeko posibilitatea zabaltzen da, anbito zein erabilera desberdinetarako erabiaki desberdienen arteko aukeraketa batek kutsu bat edo beste emonez. Bi kasu eraman dira detailera: Modulo pribatua, etxebizitza batean aplikatuta, eta Modulo prublikoa, ikasgela batean aplikatuta:

_MODULO PRIBATUA: etxebizitza

_MODULO PUBLIKOA: ikasgela

Ebaketa orokor propositiboak

Proposaturiko sistemaren adibidezko ordenazioaren ebaketak garatu dira, eraikuntza sistemaren aplikazio-malgutasuna azaltzeko.

6. OSAGARRIAK

Jarrera modura autoaren erabilera mugatu nahi ez bada ere, giza bizimoduan daukan garrantzia kentzearen keinua egin nahi dugu. Hiri tradizionalari lotuz, honen egitura bilbadura erabilera mixtoa dela kontutan hartuz, tontorrean ibilgailuen zein oinezkoen presentzia mixtoa ikusten dugu baina beti bzigarritasuna garatzeko autoen erabilera murriztu nahi da, gune auzotar eta seguruago baten alde. Horregatik gure proposamenean parkinek eta ibilgailu-oinezkoen banaketak ez daukate lekurik, autoen presentzia horri garrantzia kendu eta gune pluralak bultzatuz.
Autoen klimitazioa beste erabilera batzuetan ez da logikoa eta beraz auto elektrikoen alokairu nukleoak proposatuko dira eskala handiko mugimenduak ahalbidezteko. Sare hau biztenle guztien esku egonik autoa zerbitzu publiko bilakatu eta duen izaera pribatua baztertu.

2012/05/03

Omnibus espaziala [2.1]

Gasteizko tontorreko jardunari jarraipena emanez, berreraketen pauso ezberdinetan sartu baino lehenagoko kontuan hartu beharreko irizpideak jorratu nahi izan dira, tontorra bateragarri bihurtu eta alde zaharrari bere identitatea itzuliko dion hirigintza+arkitektura plangintza baten bitartez.

Orokorrean, gure proiektuaren ideia englobatuko ditun bi jarrera nabarmendu nahi dira: jarrera tradizionala (hots, tokiko ezaugarriak) eta jarrera modernoa (malgutasuna, industrializazioa eta metodologia). Bi ikuspuntu hauek poriektuaren geruza guztietan aplikatuko dira, hirigintzatik hasita, eraikuntza xehetasunera iritsi arte (eskala desberdinak bateratuko dituen programa ez ezik, horren gisako metodologia bat ere landuko da).

HIRIGINTZA

Aldez aurretik gure analisietan aipatu moduan, alde zaharreko ezaugarriak hanpatu nahi dira, tontorrak bizigarritasuna eta osasungarritasuna eskuratu eta indartzeko. Oinarri teoriko modura Camilo Sitte XIX. mendean egindako analisietan oinarritu da, trazaduraren nondik norakoak definitzeko. Fdz. De Betoño irakaslearen laburpenetaz baliatuz, hona hemen Camilo Sitteren “errezetak”:

Camillo Sitteren “errezetak” (“Hirien eraikuntza oinarri artistikoen arabera” izeneko 1.889ko liburuan agertu bezala), estetikan eta funtzionaltasunean oinarrituak, Alemania, Austria, Italia eta Frantziako adibideak ikusi eta aztertu ondoren:
- Enparantzaren zentruak hutsik egon behar du. Adibideak: Iturriak Nüremburg, Rotenburg eta Sienako plazetan. Monumentuak Signoria plazan, Firenzen, eta San Antonio aurreko plazan (Donatelloren Gattamelataren estatuarekin), Padovan. Garaipen Arkua Parisen eta Erromako foro errepublikarrean. Obeliskoak Karnaken eta Erromako San Petri plazan.
- Enparantzak itxia izan behar du (bestela ez da plaza, bidegurutzea baizik). Plaza itxien artean, turbina formakoak ederrenetakoak dira, sarreretako kaleen perspektibak itxi egiten dituztela. Adibideak: Uffizi portikoa, Firenze. Kerkboog, Nijmegen. Hofburg –Austriar Erresumaren jauregia-, Wien; plaza berez ez da itxia, baina jauregiaren forma ahurrak espazioa nolabait ixten du. Garnierren opera aurreko bidegurutzea, Paris. Michelangeloren Kapitolioaren plaza, Erroma.
- Enparantzak proportzio egokia behar du (azpimarratzen du plaza handiegiak ez direla egokiak). Adibideak: Notre Dame aurreko plaza, Paris; bere eboluzioa Sitteren ustez desegokia izan da. Piazza Navona, Erroma. Milaneko Duomoaren plaza. Panteoiaren plazatxoa, Erroma.
- Enparantza multzoak ederrak dira. Adibidea: Salzburgo (Residenzplatz, Domplatz eta merkatuaren plaza). San Marcosen piazza –katedralera begira- eta piazzeta –aintzirara begira-, Venezia.
- Plaza irregularrak ederrak dira, zurrunak izan ordez malguak direlako.
Beraz, oinarrizko trazadura plaza sistema batean oinarritu da, Gasteizko tontorrean aintzinan gertatzen zen modu berean. Hirigintza tradizional batean txertatuko diren eraikin industrializatuak osatuko dute Gasteizko tontorraren eraberriketa, plaza sistema, oinezko kale ibilbide, eraikinen sarrera eta kale berrien hornituz. Plaza sistemaren antzera, Alde zaharrean jarraikortasun bat bilatu nahi da, sare baten antzera, beti ere, eraikinetan zehar integraturik. Plaza sisteman datza, Alde Zaharraren espazio jarraiak sortzen duen sentsorialtasuna lortzea, baita ere, eraikin nagusien sarrerak bertara egitea, hau da, plazak plaza baino gehiago, plaza + fatxada (hiri irudia) izan nahi dute, fatxada ulertuz eraikina eta hiriaren arteko porositate bat gisa, eta ez separazioa (jarraikortasuna espazioaren elementu guztietara zabalduko da; kale espazioa, eraikin espazioa eta bien arteko guneak).

 _ Guneak.

Lau gune nagusi bereiztu daitezke tontorreko trazadura berrian; hiru plaza eta trantsizio kalea.

1.     Harrera Plaza _ Hiriko ate zaharraren lekua hartzen duen, etorkizuneko atea izan nahi duen gunea da. Tontorraren hiru kaleen hasiera izanik ongi etorria ematen dio, Gasteizko Alde Zaharrera gerturatzen den edonori, eta plaza honek bisitarian duen eraginak markatuko du, pertsona horrek guneak sor diezazkiokeen sentimentuak. Hala, bisitariari harrera bat emateko puntuak bertan kokatuko dira eta aktibitate ekonomiko zein ludikoak bateratuko dira. Administrazio zentrua, informazio puntua eta bulego eraikina dira bertan kokatzen diren aktibitate berriak, Alde Zaharra, hiri berriarekin lotuz.
2.     Plaza Nagusia _ Hau izango da tontorreko espaziorik zabal eta hedakorrena. Espazioak sortzeko 60. hamarkadako garapenkeriaren ondorio den etxebizitza bloke lineala eraitsi eta elizaren fatxada eta barne patio eraberrituak libre utziko dira, biztanleen aisialdirako; biztanlegoak Gasteizen dauden etxebizitza sozialeko etxe desokupatuak betetzera joko dute. Garrantzi handiko nodo gisa, bertan kokatuko dira ere, Alde Zaharraren erabilera publiko eta erabilienak, egoitza, jatetxe, hezkuntza-inbestigazio zentrua, aretoa... Espazio hauek jendea biltzera datoz, puntu neuralgiko berri bat sustatuz.
3.     Tridente Plaza _  Hau ez da bilgunerako plaza bat, baizik eta komunikazio ardatz guztiak jaso eta bideratzera datorren espazio hutsa baita, aldi berean inguruko eraikin publikoen sarrerak espazio honetatik bideratuz. Eraikinen ikuspegiak eta lekuaren aberastasunak plaza honi izaera berezi bat ematen diote.
4.     Irudimen kalea _ Ez da plaza bat, kale trazadura mantendu eta espazio hutsak betetzetik sortuko diren espazio berrien arteko oreka bilatu da. Ordenazioa kale baten trazaduran eta atzeko zerbitzu kaleak osatzen dute, Gasteizko trazadura tradizionalean ohikoa den kale egitura, hain zuzen ere. Kale Nagusitik Irudimenera bideratutako tailer-dendetara zein eraikin publikora sarrera burutuko da eta atzeko zerbitzu kaleak hornituko ditu etxebizitza sozialak zein eraikin publikoaren erabilera mugatuagoak. Tarte espazioak hiri zein herri izaera jasoko du, bertakoak identifikatuta sentitu eta giro atsegin batean murgildu daitezen.

_ Eraikinak.

Erabilera desberdinak tontorraren ESPAZIOAN zehar banatu dira, euren arteko erlazioak eraikiz. Aurretik egindako analisian esandako moduan, bi erabilera mota  nagusitan banatuko da programa: erabilera orokorrak eskala handirako (hiri, udalerri zein lurralde eskala) eta erabilera auzokideak eskala txikirako (auzo eta tontor eskala).

ARKITEKTURA

Hirigintza tradizionalean integratuko dira eraikin modernoak, Alde Zaharra itxuraberritu eta aldi berean integrazioa bilatuz. Tradizioa eta industrializazioa uztartzerakoan bi ikuspuntu jorratu dira: oinean modulazioa eta fatxadan modulazioa.
Modulazio hau, eraikuntza sistema industrializatuen neurriei erantzuna ematera dator eta egizko zein eraikuntza azkarrari bide ematen dio.

Oineko modulazioa [8 x 12]

Gasteizko Alde Zaharrean ematen diren neurri ohikoen batez besteko bat eta tokian egoki txertatzen den neurriei erreparatuz heldu gara neurri hauek ondorioztatzera; hauen artean, lote gotikoak, jauregiak, orubeak ematen duten ezaugarriei loturiko eta sentsible diren neurriak eta proportzioak dira, baina beti ere modu industrializatuan aplikagarriak eta behar modernoak asetzeko gai direnak.
Modulu honen gehikuntza konbinaketek sortuko dute eraikinaren oina eta baita bere erabileren banaketa egokia eta arrazionala ere.

Fatxadako modulazioa [8 x 4]

Prozedura eta irizpide berdinak jarraitu dira fatxadekin, lekura behar bezala egokitu eta kanpo-barne erlazioak uztartu ditzan. Oinarri modura, egurrezko bilbadura tradizionala eta materiale tradizionalak izango dira, fatxadetan aplikatuko ditugun neurrien oinarria, beti ere, industriak utzitako abantailak aprobetxatu eta etekin maximoa ateraz.

 _ Fatxada banaketa.

Eskema tradizionala jarraituz, Gasteizko fatxaden inguruko berrirakurketa bat da burutu dena. Behe oineko pilaketa sistemaz eginiko harrizko fatxadak, harri armatuzko blokez altxaturiko eustermek eutsiko dute baren egitura zein fatxadaren bilbadura. Egurrezko fatxada egitura eta adreiluzko betelanak, negutegi fatxada aurrefabrikatuek ordezkatuko dituzte, eraikuntza teknika berak eguneratu eta etxebizitza tradizionalak itxuraldatuz, jatorrizko izaera mantenduz beti ere. Teilaz egindako estalki ganbara, modulazio zurruneko negutegi sistema industrializatuak ordezkatuko du, baina bere izaera produktiboa errespetatu da.
Bioklimatika eta ongizatearen alde, fatxada teknikora jo da, hau da, negutegi eta instalazio beharrak jasoko dituen bilbe bat sortu da, barru-kanpo erlazioak bateratuz. Barne fatxadak izango dira, barne guneen isolatzaile eta estankotasuna bilatzen dutenak, egurrezko panel aurrefabrikatu handiak, zelulosazko isolatzaile egituratzailea eta egurrezko akaberak osatutako panel zurrunak izango dira fatxadak zein barne banaketak burutuko dituztenak.

Egitura nagusia [8 x 4 x 12]

Altzairuzko zutabe mardulek egurrezko habe laminatuak jasoko dituzte lotura mekaniko bidez, eraikuntza lehorra sustatu nahi baita sistema industrializatuak erabiliz. Zutabe konposatuak, merkatuko profil handiak, euren artean uztartuz, habe lirainak jasoko dituzte, inertzia handia lortuz eta argi handiak estaltzera etorriko direnak. Honela egitura kanpo fatxadetara eraman eta barne banaketa libreak posible bilakatuz. Zorua habe nagusietan eusten da egurrezko lauza konposatu baten bitartez, honela osatua: neurriea eginiko osb lauza handia, zelulosa konpaktatu isolamendu geruza estrukturala eta barne zorua osatuko duten osb lamina aurrefabrikatuak zeinak isolamenduan txertaturiko habexken bitartez eutsiko diren.

Barne banaketa

Egitura fatxadetara eramateak barne banaketa libreak egiteko aukera ematen digu, hori aprobetxatuko delarik tontor guztiko barne banaketak egin, espazio diafanoak eta programa konposatu zein konpaktua modu egokian banatzeko.
Estrategia modura zerbitzuak eta espezifikazioak kanpora eramatea da, erdialdean espazio erabilera anitz eta malguak lortzearren. Honela beraz, zerbitzuguneak izango dira eraikin guztiaren perimetroan kokaturik eraikina isolatu eta giro atsegina lortzea ahalbidetuko dutenak.
Metodo hau etxebizitzaren kasuistikan garatu da, honako emaitza hau lortuz.

OSAGARRIAK

Kotxe elektrikoen alokairu partikulak Gasteizen