Omnibus: bidaiari desberdin asko
garraiatzeko kapazitatea duen ibilgailua.
Aurreko lanak.
1. ANALISIA
Bidaiariak mota askotakoak izan
daitezkeen udalerria da Gasteiz, medio eta eskala desberdinak garatuz, lautadan
zabaltzen den hiria delako. Hiritarrak, herritarrak auzotarrak zein turistak
kolektibo anitz eta bateragarria osa dezakete Gasteizeko Alde Zaharrean,
bakoitzaren beharrak aztertu eta erantzun egoki bat emanez gero beti ere.
Horregatik eskala desberdinak aztertzeari ekin zaio, Alde Zaharreko
interbentzioa egokia izan dadin, leku hau baita Gasteizen gune aipagarri eta
zentrala. Zentraltasun ideiak eta erakargarria izateak dakartzan onurak ere
eskala desberdinetakoak dira; alde batetik, auzo maialan, erregenerazio bat
aurrera eramateko aukera paregabea eskaintzen da; hiri maialan, Alde Zaharrak
historikoki izan eta gaur egun galdua duen garrantzia berreskuratu dezake; eta
udalerri mailan, kontzeju desberdinen lokarri modura sortutako espazioa izango
da.
1.A. AZTERKETA. Alde Zaharra
Arazoen kasuistika aztertuz,
erregenerazio bat planteatzen da Alde Zaharrean, eskala desberdinetako
proposamenak uztartuz ERREGENERAZIO INTEGRATZAILE bat sortuz. Erregenerazio
honek berreraiketa eta interakzioaren pizketa barneratu behar du, zentru
neuralgiko baten izaera berreskuratu eta gune erakargarri izan dadin.
Horregatik emango dira bi jarduera: hanpaketa eta. sorketa lana.
HANPAKETA:
_ Espazio libreak:
Lote gotikoen artean gelditu diren barne patio hutsen birgaitzea, mantentzea
eta publiko bilakatzea.
_ Ekipamenduak:
Kirol ekipamenduei erabilera berriak gehitu eta zerbitzu egokiago eta
aberatsagoa eskaintzea. Hezkuntza, formazio eta inbestigazio alorra indartzea,
egun dagoen sareari jarraitasuna eman eta hezkuntza bukatu bat izateko aukera
eskaintzea.
_ Produkzioa:
Sormeneko tailer dendak ugaritzea, auzokide, gazte, etorkin zein langabetuei
bere gaitasunak jendaurrera emanteko aukera eskaini.
_ Erresidentziala:
Etxebizitza sozialen sarea indartu, auzoan bertan dauden familia behardunei
laguntza eskaintzeko. Lote gotikoen etxebizitza tipologiak dituen gabezia
modernoei erantzu egokia eman nahi zaie, zerbitzu osagarriekin.
SORTUZ:
_ Espazio libreak:
Lehen harresi gerrikoaren birgaitzearen jarraipena, Gasteiztarrek bere
iraganaren kontzientzia landu dezaten. Barne patio hutsetan bestalde, baratza
kolektiboen bidez erabilera berri bat gehitu nahi zaie.
_ Ekipamenduak:
Gizartaren aniztasunari erantzunez, elkargune kultural bat proposatzen da
esperientzia desberdinen ideien elkartrukea suspertzeko gunea eginez.
Auzokidetza zein hiri-alde zaharraren arteko erlazioak jorratzeko elkarte
gastronomiko publikoa, guztiontzat trabarik gabe gastronomiaz gozatzeko. Areto
erabilera anitzak festa, ekitaldi kulturalak edota edozein ospakizun garatu
ahal izateko bidea eman dezan.
_ Produkzioa:
Sormeneko tailer denden eta Gasteizko lautadako produktuen salmenta zuzena
ahalbidetzeko azoka gunea.
_ Tertziarioa:
Inbestigazioarei lotutako laborategiak enpresa elkarguneak zein alokatzeko
bulegoak. Gasteizeko lurralde mailako administrazio gunea. Gasteizeko
jasangarritasun, auto hornikuntza eta ekologiaren ingurukoak aztertuko dituen
espazioa, CIC EKOGUNE, aldi berean lurralde guztiaren batasuna eta oreka
uztartuz.
_ Erresidentziala:
Inbestigazio eta hekuntzarekin lotutako egoitza. Lote gotiko tipologiak ekutik
dakartzan instalazio gabeziak sortutako arazoak konpontzeko zerbitzu guneak:
labanderiak, sukaldeak, bainu etxeak...
1.B.C.D. ANALISIA. Kontzeptuen
katalogazioa//Errealitatearen kaptazioa
Azterketa burutzeko Gasteizko udalerria
hiru mailatan aztertua izan da:
_ HIRI MAILAKO ANALISIA
_ AUZO MAILAKO ANALISIA
_ EREMUAREN MAILAKO ANALISIA
1.E. IZAERA FISIKOA.
Tontorreko ebaketak espazioen
identifikazioan laguntzen dute eta gunearen eskema antolatzailea egiteko
ezinbesteko dira. Eskema honetan harresien gaineko espazio desorekatua eta
azpiko gune ordenatua bereiz daitezke., baita horrek dakarren dentsitate
desoreka ere: maldan kokatzen den ertaroko egituraketak etxebizitza dentsitate
oso altua duen bitartea, tontorrean, eraisketa desberdinen ondorioz alde zahar
izaera galdu eta dentsitate eskaseko gune bihurtuta ailegatu da gaur egunera.
2. IRIZPIDEAK
2.A.B. ETAPA PLANA.
Programa zabal eta konplexuari erantzun
egoki bat emateko, beharrizanak analizatu eta prioritate mailak ezarri dira,
gunearen errekonbertsioa pausoka eta modu egokian eman dadin. Prioritate mailak
betez gero, auzoa pixkanaka berrituz joango da, garapen orekatu eta eskalonatu
batean. Gainera, aurreko proiektuko proposamenek lekua dute egingo diren
interbentzioetan udalerriko eta auzoko planak uztartuz. Horrela beraz, 4 maila
eta bi egoera bereiztu dira, programa sailkatzerako orduan: 1-4. mailak
[prioritate altuenetik baxuenera] eta hobetu-sortu [Alde Zaharrean egin
beharreko interbentzioen izaeraren arabera].
Taula beraz, goitik behera eta
ezkerretik eskubirako norabidean irakurri beharko da:
[1]+[2]+[3]+[4] / HOBETUZ _ Auzo maila
Beharrizan hauek estu lotuta daude auzo
mailako beharrizanekin eta beraz izaera duen tontorreko aldea bideratu zaie,
hau baita, AUZO IZAERA mantendu duen tontorreko gune bakarra. Gainera kantoeien
gertutasunak estu lotzen du gainerako Alde Zaharrarekin eta bere zentrutasunak
jardueren garapenean laguntzen du. Eskala txikiko interbentzioak dira.
_ [1] / HOBETU _
Barne patioen berreraketa
_ [2] / HOBETU _
Lote gotikoen osaketa
_ [3] / HOBETU _
Auzo mailako zerbitzugintza
_ [4] / HOBETU _ Interbentzio
sozialak
[1]+[2]+[3] / SORTUZ _ Auzo + Hiri +
Udalerri maila
Beren eskala handiak auzoarekin bai
baina hiria eta udalerriarekin zerikusia duten funtzioak biltzen ditu. Izaera
publikoak eta irisgarritasun beharrak hiritik gertuago dagoen gunean kokatzera
eraman gaitu, gune honek aukera aberatsagoak eskaintzen baititu instalazio
modernoak denen eskura jartzerako orduan. Gunearen IZAERA BERRESKURATZEA
derrigorrezko izango da jarduerak lekuarekin uztartu eta gainerako tontorreko
espazioekin orekan egon daitezen.
_ [1] / SORTUZ _
Hezkuntza + Inbestigazioa
_ [2] / SORTUZ _
Enpresagintza
_ [3] / SORTUZ _
Egoitza + Merkatua
_ [4] / SORTUZ _
Harresien berreraketa
2.C. BERRERAKETA.
Gasteizko Alde Zaharrean gaudela ahaztu
gabe, gune guztiak inguruarekin kontextuan jarri eta egoki lantzeak,
proiektuaren batasunean lagunduko du. Alde Zaharrak Ertaroko ezaugarriak
mantendu baditu ere, tontorrak bere izaera galdu eta oasi bat bilakatu da
auzoan bertan. Horregatik beharrezkoa da tontorrak ere IZAERA berreskurtazea,
ertaroan izan zuen bizitza bilatu eta egituraketa garbi zein erabilgarri bat
izan dezan. Ondorioz, ertaroko teknikak erabiliz eta industriak emaniko
materialez osatuz, egiazko arkitektura baten alde egin da, tontorrak
inguruarekin batasun bat izan eta Alde Zaharraren orekaren bila.
Orokorrean, gure proiektuaren ideia
englobatuko ditun bi jarrera nabarmendu nahi dira: jarrera tradizionala (hots,
tokiko ezaugarriak) eta jarrera modernoa (malgutasuna, industrializazioa eta
metodologia). Bi ikuspuntu hauek poriektuaren geruza guztietan aplikatuko dira,
hirigintzatik hasita, eraikuntza xehetasunera iritsi arte (eskala desberdinak
bateratuko dituen programa ez ezik, horren gisako metodologia bat ere landuko
da).
3. HIRIGINTZA
Gure hirigintza proposamena ez da
amaierako akabera bat, artezpide batzuen atzetik datorren proposamen posible
bat baizik. Sistema zabalik gelditzen da etorkizunean proposatu daitezken
posibilitateetara, diseinuak onartzen duen neurrian behintzat. Jarraitu
beharreko artezpideak, 2.D planoan agertzen den moduan burutu beharko dira, hau
da, eraikuntza erretikula bat eta espazio sarea eta honi loturiko erabilera
desberdindun eraikin multzo bat uztartuz sortuko da emaitza.
Ariketa modura, posibilitate bat garatu
dugu:
3.A. PLANGINTZA
_Camilo Sitte
Aldez aurretik
gure analisietan aipatu moduan, alde zaharreko ezaugarriak hanpatu nahi dira,
tontorrak bizigarritasuna eta osasungarritasuna eskuratu eta indartzeko.
Oinarri teoriko modura Camilo Sitte XIX. mendean egindako analisietan oinarritu
da, trazaduraren nondik norakoak definitzeko.
_ Enparantzaren
zentruak hutsik egon behar du.
_ Enparantzak
itxia izan behar du (bestela ez da plaza, bidegurutzea baizik).
_ Enparantzak
proportzio egokia behar du (azpimarratzen du plaza handiegiak ez direla
egokiak).
_ Enparantza
multzoak ederrak dira.
_ Plaza irregularrak ederrak dira,
zurrunak izan ordez malguak direlako.
_Matthew Frederick
101 Things I Learned in Architecture School publikazioan agertzen diren 101
arkitektura artezpideetatik 3. Puntua nabarmendu nahi da, hirigintzaren
ingurukoak azaltzen baitira bertan. Artezpide hau, jarraibide izango da
Sitteren teoriarekin batera, gure hiri plangintzarako, izan ere, eraikinak eta espazio
publikoa batera proiektatu beharko dira, sistemak agintzen duen modura.
Orotara, espazio publiko “positiboak” proposatzen dira bi zentzutan: plaza
zentzuan zein kale zentzuan eta ez espazioan galduta dauden objektu
indetermitatu eta desordenatu gisa.
3.B.C. ORDENAZIOA.
Beraz, oinarrizko trazadura plaza
sistema batean oinarritu da, Gasteizko tontorrean aintzinan gertatzen zen modu
berean. Hirigintza tradizional batean txertatuko diren eraikin
industrializatuak osatuko dute Gasteizko tontorraren eraberriketa, plaza
sistema, oinezko kale ibilbide, eraikinen sarrera eta kale berrien hornituz.
Plaza sistemaren antzera, Alde zaharrean jarraikortasun bat bilatu nahi da,
sare baten antzera, beti ere, eraikinetan zehar integraturik. Plaza sisteman
datza, Alde Zaharraren espazio jarraiak sortzen duen sentsorialtasuna lortzea,
baita ere, eraikin nagusien sarrerak bertara egitea, hau da, plazak plaza baino
gehiago, plaza + fatxada (hiri irudia) izan nahi dute, fatxada ulertuz eraikina
eta hiriaren arteko porositate bat gisa, eta ez separazioa (jarraikortasuna
espazioaren elementu guztietara zabalduko da; kale espazioa, eraikin espazioa
eta bien arteko guneak).
_ Guneak.
Lau gune nagusi bereiztu daitezke
tontorreko trazadura berrian; hiru plaza eta trantsizio kalea. Bertan
antolatuko dira programan jasotako erabilerak, espazioa guztia baita,
kanpo-barru mugarik gabe.
1.
Harrera Plaza.
2.
Plaza Nagusia.
3.
Tridente plaza.
4.
Irudimen kalea.
4. BIRGAITZEA
Prioritate
handieneko guneak eraberritzetik hasi da proiektua, gune hauek eraberritzeko
metodo bat proposatuz. Programa aurreko puntuetan definitu da. Horretarako
oinarri hartu da mendebaldeko harresia eta ertaroko lote gotikoen arteko
espazio hutsa.
Mendebaldeko
patioa eraberritzeko sistema Alde Zaharreko gainerako patioetan ere aplikagarri
da, hauen egitura mantenduz eta elementu gutxi batzuen bidez, gune hauen
funtzio aldaketa ematen baita. Honetaz gain, irisgarritasun gurutzatuaren bidez
guneen osasungarritasun eta bizigarritasunean ere eragin nahi izan da, edozein
arazoren aurrean erantzun egoki eta azkar bat emateko moduan.
_538m. Kota honetan kokatzen dira lote
gotikoekin lerrokatuta etxebizitzen patio pribatuak.
_542m. Gune publikoa da eta irisgarritasuna
bermatzea da helburu nagusia.
_545m. Harresiaren maila da honakoa eta
honen eraberritzea proposatu da, iragana egungo istorien zati izan dadin.
5. ARKITEKTURA
Hirigintza tradizionalean integratuko
dira eraikin modernoak, Alde Zaharra itxuraberritu eta aldi berean integrazioa
bilatuz. Tradizioa eta industrializazioa uztartzerakoan bi ikuspuntu jorratu
dira: oinean modulazioa eta fatxadan modulazioa.
Modulazio hau, eraikuntza sistema
industrializatuen neurriei erantzuna ematera dator eta egizko zein eraikuntza
azkarrari bide ematen dio.
Oineko modulazioa [8 x 12]
Gasteizko Alde Zaharrean ematen diren
neurri ohikoen batez besteko bat eta tokian egoki txertatzen den neurriei
erreparatuz heldu gara neurri hauek ondorioztatzera; hauen artean, lote
gotikoak, jauregiak, orubeak ematen duten ezaugarriei loturiko eta sentsible
diren neurriak eta proportzioak dira, baina beti ere modu industrializatuan
aplikagarriak eta behar modernoak asetzeko gai direnak.
Modulu honen gehikuntza konbinaketek
sortuko dute eraikinaren oina eta baita bere erabileren banaketa egokia eta
arrazionala ere.
Modulu hau beraz, malla malgu baten
oinarria izango du erabilera desberdinak sistema berdin batean sartu ahal
izateko. Programak eskatzen duen erabilera desberdinak sistema konstruktibo
bateratu batean txertatzeko, kutxa sistema bat proposatu da; sistema hau ez
espazio estatikoak sortzeko moduan ulertu behar baizik eta, espazio indefinitu
malgu batean erabilera espezifikoago batzuk txertatzean datza. Espazio berri
hauek ere, kutxa baten barruan badaude ere, erabilera anitzekoak izanen dira,
honek espazioen erabilera librea eta antolaketa desberdinak ahalbidetzen
dituelarik. Kutxa sistema gainera, estankotasun termikoa lortzeko soluzio
modura ere ulertu beharko da, hemendik ondorioztatuz erabilera bat ere kutxatik
kanpo erretikulan barna jarri daitekeela, estankotasuna erabilera honen
helburua ez baldin bada.
Fatxadako modulazioa [8 x 4]
Prozedura eta irizpide berdinak
jarraitu dira fatxadekin, lekura behar bezala egokitu eta kanpo-barne erlazioak
uztartu ditzan. Oinarri modura, egurrezko bilbadura tradizionala eta materiale
tradizionalak izango dira, fatxadetan aplikatuko ditugun neurrien oinarria,
beti ere, industriak utzitako abantailak aprobetxatu eta etekin maximoa ateraz.
_ Fatxada
banaketa.
Eskema
tradizionala jarraituz, Gasteizko fatxaden inguruko berrirakurketa bat da burutu
dena. Behe oineko pilaketa sistemaz eginiko harrizko fatxadak, harri armatuzko
blokez altxaturiko eustermek eutsiko dute baren egitura zein fatxadaren
bilbadura. Egurrezko fatxada egitura eta adreiluzko betelanak, negutegi fatxada
aurrefabrikatuek ordezkatuko dituzte, eraikuntza teknika berak eguneratu eta
etxebizitza tradizionalak itxuraldatuz, jatorrizko izaera mantenduz beti ere.
Teilaz egindako estalki ganbara, modulazio zurruneko negutegi sistema
industrializatuak ordezkatuko du, baina bere izaera produktiboa errespetatu da.
Bioklimatika eta
ongizatearen alde, fatxada teknikora jo da, hau da, negutegi eta instalazio
beharrak jasoko dituen bilbe bat sortu da, barru-kanpo erlazioak bateratuz.
Barne fatxadak izango dira, barne guneen isolatzaile eta estankotasuna bilatzen
dutenak, egurrezko panel aurrefabrikatu handiak, zelulosazko isolatzaile
egituratzailea eta egurrezko akaberak osatutako panel zurrunak izango dira
fatxadak zein barne banaketak burutuko dituztenak.
Egitura nagusia [8 x 4 x 12]
Altzairuzko zutabe mardulek egurrezko
habe laminatuak jasoko dituzte lotura mekaniko bidez, eraikuntza lehorra
sustatu nahi baita sistema industrializatuak erabiliz. Zutabe konposatuak,
merkatuko profil handiak, euren artean uztartuz, habe lirainak jasoko dituzte,
inertzia handia lortuz eta argi handiak estaltzera etorriko direnak. Honela
egitura kanpo fatxadetara eraman eta barne banaketa libreak posible bilakatuz.
Zorua habe nagusietan eusten da egurrezko lauza konposatu baten bitartez,
honela osatua: neurriea eginiko osb lauza handia, zelulosa konpaktatu
isolamendu geruza estrukturala eta barne zorua osatuko duten osb lamina
aurrefabrikatuak zeinak isolamenduan txertaturiko habexken bitartez eutsiko
diren.
Banaketa SISTEMA EGITURATZAILEA
Egitura fatxadetara eramateak barne
banaketa libreak egiteko aukera ematen digu, hori aprobetxatuko delarik tontor
guztiko barne banaketak egin, espazio diafanoak eta programa konposatu zein
konpaktua modu egokian banatzeko.
Estrategia modura zerbitzuak eta
espezifikazioak kanpora eramatea da, erdialdean espazio erabilera anitz eta
malguak lortzearren. Honela beraz, zerbitzuguneak izango dira eraikin guztiaren
perimetroan kokaturik eraikina isolatu eta giro atsegina lortzea ahalbidetuko
dutenak.
Metodo honen bitartez soluzio desberdinak pribatutasun maila desberdine artean garatzeko posibilitatea zabaltzen da, anbito zein erabilera desberdinetarako erabiaki desberdienen arteko aukeraketa batek kutsu bat edo beste emonez. Bi kasu eraman dira detailera: Modulo pribatua, etxebizitza batean aplikatuta, eta Modulo prublikoa, ikasgela batean aplikatuta:
_MODULO PRIBATUA: etxebizitza
_MODULO PUBLIKOA: ikasgela
_MODULO PRIBATUA: etxebizitza
Ebaketa orokor propositiboak
Proposaturiko sistemaren adibidezko ordenazioaren ebaketak garatu dira, eraikuntza sistemaren aplikazio-malgutasuna azaltzeko.
Proposaturiko sistemaren adibidezko ordenazioaren ebaketak garatu dira, eraikuntza sistemaren aplikazio-malgutasuna azaltzeko.
6. OSAGARRIAK
Jarrera modura autoaren erabilera
mugatu nahi ez bada ere, giza bizimoduan daukan garrantzia kentzearen keinua
egin nahi dugu. Hiri tradizionalari lotuz, honen egitura bilbadura erabilera
mixtoa dela kontutan hartuz, tontorrean ibilgailuen zein oinezkoen presentzia
mixtoa ikusten dugu baina beti bzigarritasuna garatzeko autoen erabilera
murriztu nahi da, gune auzotar eta seguruago baten alde. Horregatik gure
proposamenean parkinek eta ibilgailu-oinezkoen banaketak ez daukate lekurik,
autoen presentzia horri garrantzia kendu eta gune pluralak bultzatuz.
Autoen klimitazioa beste erabilera
batzuetan ez da logikoa eta beraz auto elektrikoen alokairu nukleoak proposatuko
dira eskala handiko mugimenduak ahalbidezteko. Sare hau biztenle guztien esku
egonik autoa zerbitzu publiko bilakatu eta duen izaera pribatua baztertu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario