2012/06/09

Tramankulugintza

Aspaldi planteaturiko proiektu teoriko baten iguruan jaduko dot oraingoan: Tramankulu erabilera-anitza.



Proiektuaren hastapena hiru erabilera desberdinen hautaketan eta konexioan datza; erabileren berezko ezaugarriak barneratzea eta elkarren arteko kutsaketa bat lortzea da gakoa. Emaitzaren malgutasuna espazio baten definiziotik altzari baten diseinura joan daiteke, eskala desberdinen emankortasunera atxikiz.

Hautatuako hiru erabilerak KIROLA, LANA eta DEPOSIZIOAK dira. Ariketaren planteamendua altzari eskalara egokitu da, erabilera bakoitean eguneroko bizitzan erabiltzen diren altzari desberdinak aztertuz eta euren artean altzari konposatu edota TRAMANKULU bat sortuz.



LANA _ikasketa/lan mahaia
     _ordenagailua

KIROLA _bizikleta estatikoa

DEPOSIZIOAK _komun ontzia

Orotara tramankulu erabilera-anitz bat lortzen da, zeinak kirola, lana eta deposizioak aldiberekotasun gailu batean integratzen dauana.



Informazio panela:

No hay comentarios:

Publicar un comentario