2011 urtean egindako ariketa teoriko bat aurkeztu nahi dot oraingoan, Cloudscape lehiaketarentzako egindako ariketa.
Helburua: fatxada sistema baten diseinua.
Baldintza: sistema seriekoa eta gutxienez pauta ekologikoren bat izan behar dau.
Proposamena
habiapuntua edozein eraikineri aplikagarria dan sistema egitea zan, hala errestaurorako nola eraikin barrientzako. Eraikuntza sistema ohial horman datza, eraikinaren egituratik aparte dagoen fatxada baten txertakuntzan. Oinarria arkitektura tradizionalak aldaketa klimatikoen
aurrean lan egiteko modua da, eta energia berrerabilgarriez eta teknologiaz
osatu da. Moduloa 3 zatitan banatzen da, forjatuen estalkia, lehioa eta lehio
azpia. Modulo mota ezberdinak azpi-zati honeetan banatzen dira. Beraz, fatxada
egokia lortzea bezeroarengan egongo da: orientazioa, barne erabilera eta
kanpoko giroaren kalitatea kontutan hartuko dau eta modulo-zati ezberdinen
arteko konbinaketa aproposena aukeratuko dau. Jasangarritasunaren alde
jotzearren material nagusitzat egurra jo da eta muntatzeko erraza izatea
erabaki da.
Fatxadaren akabera beraz malgua eta tokikoa izango da, moduloaren definizio desberdinen konbinaketek definituko dabe beraz. Hiru multzotan banatuz:
_Barne espazioen kalitatea: aireztapen moguloa, askotariko lehio moduloa, argiztapen babes moduloa.
_Kanpo espazioen kalitatea: fatxada berde moduloa.
_Energia Berriztapena: eguzki panel moduloa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario