Interneteko web-orri txorretan barrena aurkitutako biñeta honek pare-bat argudiaketetara bideratu nau.
Zeintzuk dira arkitekturaren mugak? Ala arkitektura eskolan egunero ikusten doten modura, mugarik ba al dauka arkitekturak? Argazkiko tramankulu-erabileranitz-sikotiko-multinortasundun altzari hau arkitektura al da? edo arkitekton lana ez litzateke altzari hau egitea, baizik eta altzari honen inguruan bizitza bat edo happening bat sortzea? Edota sareko orrialde geek batean modu honetako propagandak egitea al da arkitetoen lana?
Galiziarra emoten dot hainbeste galdera eginez, eta gainera idaztea ez da nere zaletasuna, beraz ildora lotuko naz. Gure Eileen Gray-ren omenezko altzari honek egungo arkitektura, bizimodua eta beharrizanak asetzeko premiak bete-betean adierazten dauz modu subliminal batean. Hitz batean: konplexutasuna.
Sare desberdinen arteko loturen bitartez lortu dot argazkia: interneta, teknologia, denpora askea eta ikuspegi arkitektonikoaz baliatuz neure portatilaren pantailan gordeta bukatu dau. Konturatu gabe altzari honek arkitektura, soziologia, ingeriaritza, estetika, eskulangintza... eta beste jakintza anitz englobatzen dauz, berauek ustiatu ondoren arazo bati aurre egiteko emaitza borobil baten modura aurkeztuz. Konpaktua da, baina aldi berean hedakorra; kaxa baten modura saltzen dabe, baina bere baitan bizitza eragiteko ahalmena dau; ez dau espazio bat definitzen, baina bere inguruan happening bat gertatzen da, soziala da...
Honela jarrituz liburu bat idatzi ahalko zan, baina ez da nere helburua... arkitektura garaikideak hartzen ari dan ikuspuntu barriaz ohartaraztea baizik, jakintza konplexu, sozial eta englobatzaile modura. Eraikinak edo plazak egitea baino gehiago dalako gaur egun arkitektura.
No hay comentarios:
Publicar un comentario