Argentinako hiriburuaren alkaldetza eskuindar-erradikalen eskuen menpe dago, hiriaren %80-ren aurrekontua hiriko hiru auzo aberatsenetan inbertitzen dabenez bertako biztanleen botoa lortzen dabelako. Ondorioz, turisten zein aberatsen begientzako auzo honek interesgarri bilakatu dira, baina ondorio latzak pairatzen dabez hiri porteñoko auzo txiroagoek. Beraz, Palermo, Recoleta eta Belgrano-ko auzoak apaintzen eta birrantolatzen ari diren bitartean gainontzeko auzoen gainbehera igartzen hasia da jadanik; auzo horietatik hain zuzen pobreza-exodo bat gertatzen ari da gune marginaletan jaio diren "villa" edo planifikatu gabeko auzoetara.
Hiria alde batetik gehiegi antolatzeak horrelako ondorio xelebreak sortzen dauz, hiri planifikatu, eraiki, antolatu eta mugatuetan, nukleo instantaneo, organiko eta funtzioaren araupean antolatutako etxebizitza-auzoak sortzea. Aurreiritzirik gabeko "arkitektura" mota honek, ordea, arazo sozial anitzen aurpegia baino ez da, ezegonkortasuna, desordena edota kontrol falta alegia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario