2011/10/31

Kontraste arkitektura Buenos Aires


Nere bizitza pertsonalari estuki lotututako hiria da Buenos Aires. Kontraste handiko urbea da, kale berean paseatu ezkero pare bat metrotara munduko txatal ezberdinetako tokiak bisitatu dogularen sentipena izaten da.  Denporaren igaroa kolononizazioa, goraldi ekonomikoak edota beheraldiak agerikoak geratzen dira eraikinak, kaleak, toponimiak, janariak eta abar aztertzean.



Kaleek hitz egingo balebe, garai desberdinetako historiak kontatuko leukiez; bateratuak eta era kaotiko baino armoniko batean jositakoak, gaur egungo ikusgarri dan hiria emonez. Izan ere, handitasuna arkitektura kontsidera daitekezan interbentzio insatantaneo askotarikoekin uztartu egiten dira nonahi. Oparotasun  eta egikaritza desberdinetako eraikinak etengabeak diran kale fluxuekin konbibentzian daude, beste edonon gertatu ezin daitekeen bezala.
Argazkiak, ordea, hitzak baino eraginkorragoak dira indar honeek antzemateko:


Etengabeko kale fluxu kaotikoak, kaleen fatxaden estetika eta hiriaren biztanleen osasun mentalarekin bat dator. Aipatzea, Argentina mundu mailan sikologo gehien dauan herrialdea da eta sikologia maila oso aurreratua dabe. Eta zer ezanik ere ez Buenos Airesen, non 16 urteko gazte orok sikoanalisia egiten dau eskolan. (eta txakur sikologoak er badaude.......). Zerk sortu du zer?  Hiri kaotiko batek burmuin kaotikoak, ala burmuin kaotikoek hiri kaotikoa?

Hiriaren beste ikuspegi desberdinak kamera lomografikoaren bitartez:


2011/10/26

"Stapling" teknika artistikoa eta paisaia produktiboa

Perfonmance arte mugimenduan edozer gauzak balio dau. kontzeptua eta konposaketa lortzearren edozein material, teknika edo leku erabili daiteke. Bilboko performance-mobidako artista kontzeptual baten kaliforniako etapa artisitikoan “stapling” teknika asmatu eban.  Estudiorik ez ebanez, bere inkietude artistikoak espresatzeko beharrak eguneroko bizitzako elementuak erabilita bideratu euzan. Grabagailu bat (stappler), grapak (staples) eta koloretako kartoiak erabiliz “staplin” koadro sail bat sortu zuen.  Sail honetan koloretako kartoiak ebakiz eta zatiak ordena metafisiko eta intuitibo batez grapatuz  egindako 9 koadro sailktua azaltzen dira.


Koadro honeek giza-esperientzia intuitiboena azaltzen dabe, zeintzuk Gazteizeko landa eremuetako paisaia produktiboa gogorarazten deuste. Irudiak ez dira horren desberdinak, sailen formak ere intuitibotasun maila bat dabe, koadroen bezela, eta performance artearen bezela. Azken finean lautadetako paisaia produktiboa ere mihise baten modura eskeintzen jaku gure begiradara, gure nekazariek sortutako arte-lan bat modura, alegia. Benetan babestu beharko paisaia eta jarduera izan beharko litzateke.


Programa

Puntu honetara iritsita, garatutako ideiak bi taldetan lan egitea da helburu. Lana berdintzearren, ibai-ertzeko programa bi taldeak batera egingo dugu lan, bateratasun bat lortzeko eta eraikinik izango ez duen eremu batean trataera berri batekin murgiltzeko. Bestetik, herriko eskalan programa berdinarekin arituko gara, baina bi ikuspuntu desberdin jorratuz egon daitezken aldaerak kontrajartzeko: lehena gaurkotasuneko erantzunak bilatuz, bigarrena etorkizunean egon daitezken beharrak asetzeko.





2011/10/20

Apokalipsi zombie baten aurrean, zer moduko etxeak diseinatuko geunkez?


Artistentzat, diseinatzaile grafikoentzat zein arkitektoentzat bideratutako lehiaketa dogu hau. helburu xelebrea dauka, apokalipsi zonbie baten aurean eraginkorrak eta seguruak diran etxe-proposamenak plazaratzea.... Mundu mailako lehiaketa izanik interesgarria izango da herrialde askotariko trastorno metal desberdinen emaitzak konparatzea, ja!


In the end who will save mankind from the Zombie Apocalypse? It is our belief that artists, designers, and architects will need to weigh in heavily to provide Safe Houses that can stand an assault on civilization. Don’t be caught unprepared, now is our chance to vote from over 12 countries, 700 registers, and 200 entries. This may be our last hope! You can vote for as many as you like here until October 20th!



2011/10/19

2011/10/18

Programaren Laburpena


Hiru eskalatan egin den analisiaren ondorio zuzena da aurkezten den programa. Eskala bakoitzak bere konpetentziak ditu eta Gasteiz udalerri mailakoa gure eskuz kanpo geratu zaigunez, bi alderditan lan egitea da helburua. Batetik, Santo Tomas errekak lotzen dituen Salburua eta Uribarri Nagusia ardatza, komunikazio bide gisa ulertuko dugu, bertan suertatu daitezkeen aisia aukera desberdinak aztertuz eta erabiliz. Bestetik, ardatzaren amaiera den Uribarri Nagusiaren hiri egitura aztertu nahi izan da, etorkizuneko proiektuak garatzeko.

2011/10/15

mapa kolektiboa

Hiru eskalatan ari gara lanean aldi berean, uraren gaiak ematen dizkigun aukera guztiak aztertu eta emaitza interesgarri bat sortu dadin.

1/ VITORIA-GASTEIZ udalerri maila
Gasteiz-en barneko komunikazioa ziurtatuta badago ere, inguratzen duten herrien arteko lotura ahula indartu beharrean dagoela ikusi da. Horregatik, eta udalerrian dagoen uraren sistema guztia aztertuz, herriak ubideak oinarri hartuta lotuneak sortu daitezke.

2/ SALBURUA-URIBARRI NAGUSIA
Aipatutako ubideetako batek lotzen ditu Uribarri Nagusia eta Salburuako berdegunea, Gasteiz hiriburuan. Ubidearen edo errekaren inguruak aztertu eta kasuistika bat egin nahi izan da, gerora ibilbidean zehar sortuko den programa aberastu eta kokapen egokia bilatu ahal izateko. Errekak eta bere inguruaren azterketa ezinbestekoa da, gerora bertan konexio bide bat sortu nahi bada.

3/ URIBARRI NAGUSIA
Herrian bertan garrantzia izango du Salburuatik etorriko den ibilbidearen bukaerak eta benetan landu beharreko gune bat sortuko du, herria bera baldintzatuz. Hiri-egitura aztertuz bestalde, herria hiru guneren inguruan garatu dela antzeman da eta gaur eguneko hiri egiturak hori nabarmentzen ez badu ere, etorkizunean garrantzitsuak izan daitezkeen guneen garapena interesgarria izan daiteke.


Mendialdeaz esatekoa

Analisiarekin hasi baino lehen eskema honen bidez gure lanaren nondik-norakoak azaldu nahiko genituzke. 
01. Helburuekin hasiz, herriak berpiztea garrantzitsua da bizirik iraun dezaten. Ordea, ezinezkoa da Gasteizekin konpetitzea eskualdean duen eragina izugarria baita gaur egun, herriak bere dependiente bihurtu arte, eta beraz, modu zentzudun batean, esku hartze txikiekin herriari bizia itzuli nahi zaio.
02. Tresnak analisiaren bidez zehazten dira eta horretarako lurraldea eskala desberdinak erabiliz aztertu da, eskualdetik hasi eta herri mailaraino, eragiteko tresnen bila.
03. Eragiteko erabiliko diren baliabideei dagokionez, analisitik ondorioztatu denez, batetik komunikazioan eragitea beharrezkoa da herrien bizi maila hobetu nahi bada eta bestetik, ura da lurraldea antolatu eta bere bizitzak jarraitu dezan beharrezko elementua.
04. Beraz, ikuspuntu desberdinak landu dira proposamenak eraginkor eta lehen esan bezala zentzudunak izan daitezen, horien artean: kultura, kirola, hezkuntza, nekazaritza, hirigintza hobekuntza eta etxegintza minimoa.
Analisiari hasiera emateko eskualde egitura aztertu da, Gasteiz bera eta inguratzen duenaren ikuspuntu orokor bat izateko. Beheko grafikoan ikusten de bezala, Gasteizko udalerrria landa eremu batean kokatzen da mendiz inguraturik, hauek aldi berean muga direlarik. Mendiak ibaien ager puntu izanik, Zadorrara bera Entziako mendilerroan jaiotzen da Gasteizko udalerriaren iparraldean. Hiriko eraztun berdea hornitzeaz gain Ulibarriko-ganboa urtegia urez betetzen du, Gasteiztarrek etxeetan ura izan dezaten.
Hiri eskalara gerturatuz, arrosa kolorez bete dira hiria osatzen duten etxebizitzak, granatez industria guneak Gasteiz inguruan eta zirkuluz hiria inguratzen duten eta aintzinan hornitzen zuten 63 herrixka. Denen artean Gasteizko udalerria osatzen dute dentsitate altuko puntu batetik hasi, Gasteizko alde zaharra, eta landan sartu ahala dentsitatea gutxituz, nekazal lurrak ematen dutenera egokituz. 63 herrixkak hiriaren inguruan banatzen dira landa/nekazal eremu batean eta eremu hori inguratzen du, hegoaldetik Gasteizko mendiak eta mendebaldetik Badia mendikateak eta iparraldetik Kantauri eta Ebro isurialdeak bereizten dituzten mendiak. Horretaz gain, lautadan belardiak agertzen dira (Olarizu eta Araka) eta Gasteiz inguratuz, lehen aipatutako eraztun berdea.

Hiri eskala honetan aztertu dira ere, mendialdearen gunea osatzen duten herrixkak Gasteizera hurbiltzeko dituzten ibilbideak transportu mota guztiak kontuan hartuz. 4,5km eta 15km ko erradio batean aurkitzen diren herri guztiak arazoak dituzte gaur egun kotxea ez den beste medio bat erabiltzerako orduan XX. mendean oztopoak jarri baitira gure lurralde osoan. Oztopo horiek gainditzea da gaur egun egingo diren proposamen guztien lehen pausua. Oztopoak gainditzea lortuz gero, herrietako bizi kalitatea hobetzeaz batera, herrixken arteko komunikazioa berrezartzea lortuko litzake.


Eskala berean jarraituz, Arabar lautada hornitzen duen ur sistema aztertu nahi izan dugu, ura baita bizitzaren motorra eta beraz, baita Gasteizko udalerriaren motorra. Zadorra ibaia, Ebroren afluentea, da Arabako lautada egituratzen eta urez hornitzen duena. Lautadako ibairik garrantzitsuena izanez, bera arduratzen da, ulibarriko urtegiak urez betetzeaz eta Gasteiko zein Badiako mendietan jaiotzen diren ibai guztiak zadorran bukatzen dute bere ibilbidea. Herrixka guztiak bere inguruan dituzten ibaiak erabiltzen dituzte hornitu eta ur biltegiak betetzeko. Mendietan ez, baino Gasteizen ekialdean garbi agertzen dira soroak ureztatzeko erabiltzen den ur sistema. Bestetik, uraren sisteman ere garbi agertzen dira komunikazio estruktura handiak behar dituzten ur kanalak, bai N-1 ak eta baita Forondako aireportuak ere. Bukatzeko esan, Gasteizeko ur hornidura modu erradial batean egiten dela.

Herri esakalara hurbilduz, gure herrixketako ingurua aztertu nahi izan da, landa lurren eta basoen arteko mugak nola ematen diren aztertu, urak soroekin duen erlazioa ikusi eta bideak nola antolatzen diren jakiteko.



PROPOSAMENei dagokionez, tresnen metodo bera jarraitu nahi izan da eskualdeko proposamen batetik hasi eta herri proposamenean bukatzeko.

Eskualdeari dagokionez, lehen aipatu den komunikazio desegokia gabezia garrantzitsua da Gasteizko ongizatea lortu ahal izateko. Herri hauek kotxez komunikatzen dira gaur egun Gasteiz hiriarekin eta helburua bide sare bat proposatzea izango litzake, bestelako mendioak baztertuta gelditu ez daitezen.
01. Hasteko erdialdea eta Gasteiz-en biziguneak erlazionatu behar dira modu erradial batean eta gaur egun aspektu hori beteta dago Gasteizko udalak duen autobus tranbia zerbitzu aberatsaren bitartez.
02. Bigarren pausua, inguruan dauden herriak, Gasteizeko egitura erradialarekin lotzeak bere garrantzia du, medioen arteko elkarbizitza egon dadin. Sistema erradial hau sortzeko ur sistemaren planoa hartu da oinarri eta modu eskematiko batean ibaiak herri guztiak lotzen dituztela ikusi da 12 ibai linea erabiliz. Zadorra eta Alegria ibaiak dira linea horiek bateratu eta Gasteizera hurbiltzen dituztenak. Gainera ibai ertzeko komunikazioa oso atsegina izan daiteke, urak inguruko tenperatura erregulatzeko duen gaitasuna dela eta.
03. Azkenik, ibai linea horiek lotzea ezin bestekoa da, herrien arteko komunikazioa hobetu nahi bada, erradialak herriak Gasteizekin soilik komunikatzen baititu. Horregatik lehen eraztunak Gasteiz barruko erradioak lotzen ditu eta aski ezaguna da, Gasteizko gerriko berdea bezala. Bigarren eraztunak landa inguruko herriak bilduko lituzke, lada gerriko bezala eta azkenik mendialdeko herriak mendi eraztun baten bidez komunikatuko lirateke.
Proposamenei bukaera emateko, herri eskalara gerturatu nahi izan dugu, herrien beharrei erantzun bat eman ahal izateko. Herriaren egitura mantenduz, ekintza gehigarriak txertatuz (kirola, kultura eta nekazaritza) eta etxebizitza minimoa ziurtatuz herrien berpiztea eman nahi da herritarren beharrak kontuan hartuz. Inoiz ez da arkitektura berria inposatuko eta metodo tradizionalak erabiliz herriaren erregenerazio bat da bilatzen dena.

2011/10/11

Sandwich arkitekturala

Sarrera honetan elikadura eta arkitekturaren artean zubi bat egingo da. Nicola Twilley blog-lariak  janaria eta beste gai batzuk elkar erlazionatzera dedikatuta dauan Endible Geography blogean, janaria eta arkitekturaren arteko parekotasunen inguruan hausnarketa hau plazaratu dau. Kultura zein gizarte zati bateko jakiak eta euren inguruan dagozen elementu oro (arkitektura barne) zuzenki lotuta dagoela ondorioztatzen dau. Analisi hau grafikoa da, eraikinen ebaketak eta sandwichen ebaketak konparatzen dauz, norbanakoaren sukaldaritza-sorkuntza arkitekturala izan daitekeela proposatuz.
Twilley-k Nicholas de Monchaux arkitektoaren idatziak ekartzen dauz gogora, non espezifikoki italiar berpizkundeko arkitektura sandwichen egituraketarekin konparatzen dauan. Bere ustetan obra arkitektoniko proportzionatu eta “jainkotiarrek”, Palladioren Villa Rotonda moduan, ebeaketarekin baino ezin dira ulertu, alegia, sandwichen albo bistekin gertatzen den modura.

Wittkower arte historialariaren ustea are eta hurrutiago doa. Bere ustez ere Villa Rotondaren ebaketa bat ikustean benetan ulertzen da espazio desberdinen geruzaketa, hierarkia eta nola kanpo fatxadak barnea ezkutatzen dauan, bisitariari barnean gertatzen diren gauzetaz bereiztuz.  Sandwichekin gauza bera gertatzen da, ogiak kanpo fatxada modura lan egiten dau, barneko osagai oro ezkutatuz eta kontenituz, elikadurari tektonika bat emonez.

Hemen janarien eta eraikinen ebaketa batzuk: