Nere bizitza pertsonalari estuki lotututako hiria da Buenos Aires. Kontraste handiko urbea da, kale berean paseatu ezkero pare bat metrotara munduko txatal ezberdinetako tokiak bisitatu dogularen sentipena izaten da. Denporaren igaroa kolononizazioa, goraldi ekonomikoak edota beheraldiak agerikoak geratzen dira eraikinak, kaleak, toponimiak, janariak eta abar aztertzean.
Kaleek hitz egingo balebe, garai desberdinetako historiak kontatuko leukiez; bateratuak eta era kaotiko baino armoniko batean jositakoak, gaur egungo ikusgarri dan hiria emonez. Izan ere, handitasuna arkitektura kontsidera daitekezan interbentzio insatantaneo askotarikoekin uztartu egiten dira nonahi. Oparotasun eta egikaritza desberdinetako eraikinak etengabeak diran kale fluxuekin konbibentzian daude, beste edonon gertatu ezin daitekeen bezala.
Argazkiak, ordea, hitzak baino eraginkorragoak dira indar honeek antzemateko:
Etengabeko kale fluxu kaotikoak, kaleen fatxaden estetika eta hiriaren biztanleen osasun mentalarekin bat dator. Aipatzea, Argentina mundu mailan sikologo gehien dauan herrialdea da eta sikologia maila oso aurreratua dabe. Eta zer ezanik ere ez Buenos Airesen, non 16 urteko gazte orok sikoanalisia egiten dau eskolan. (eta txakur sikologoak er badaude.......). Zerk sortu du zer? Hiri kaotiko batek burmuin kaotikoak, ala burmuin kaotikoek hiri kaotikoa?
Hiriaren beste ikuspegi desberdinak kamera lomografikoaren bitartez:
No hay comentarios:
Publicar un comentario