2012/02/14

Collagea

Gasteizeko Dorreak:

Ertaroko kanpandorreak VS XXI mendeko dorre-sozialak

2012/02/13

Eliza-dorreen aurrez-aurre. 1.proposamena


Gasteizeko alde zaharrean barrena erreferentziazko interakzio sozial gune bat sortzea dogu helburu, urteen poderioz degradatua eta auzo berriekin gialendua geratu den eta arteztu eta berreraiki beharreko Gazteizko Almendra zahar baten testuinguruan alegia.
Ariketa hau Gasteizeko alde zaharreko gabezi sozialen azterketa bat egin gabe planteatu da, hots, gabezia batzuk existitzen direzala aintzat hartzen dan oinarritik jasoko da proiektua. Base hau ez da problematikaren soluzio pertsonalizatu baten bilakuntza ez dogula espero, guztiz aurkakoa hain zuzen ere: alde zaharreko zein Gasteiz osoko bizilagunentzako edozein mailako interakzio sozialak errezten dauan espazio bat sortzea. Espazio hau erabilera, eguneko momentua, gende kopurua eta gainontzeko kasuistika posible desberdinak abarkatzeko malgutasun aina eduki beharko dau, IDETERMINAZIOA. 

Aktuazio estrategiaren definizioa, espazio inndeterminatu bati erabilera desberdinak txertatzeko gaitasuna nola lortu daitekean  argudiatuz hasi zan. Hau da, eraikinari erabilera-anitzaren barruan erabilera posible bakoitza finkatzea bilatu ordez, espazio difuso eta diafano baten bilaketara jo da. espazio diafano hau mantentzeko, espezializazio maila guztia arkitekturaren errealitate eraikiari emon jako.

Honela, espazio indefinitua eta eraikin super-espezializatu baten arteko oreka bipolarra lortzen da, ia utopikoa. 






Eraikina baino gehiago, hiriaren poro berri baten modura ulertu behar da kapsula hau, kalea eta orubearen arteko muga desagertu ezkero, kalea bera (edota plaza bera) eraikinean bertan sartzen da, hiriaren fluxuak barneratuz.

Eraikina bere inguruko gabezia orokorren eskaintza espaziala da bere funtsean. Arkitektura abstraktu bat bilatu jako, futurista, teknologiko eta edozein lekutan aplikagarria. Hau da, indeterminazioa ez da soilik bere erabileraren ezaugarria izango, bere kokapenarena ere bai. Eraikina edozein hiritan txertatu ahal izango da, noski, hiri bakoitzaren gustoko altuerara eta beharrizanetara egokituz.
Erreferntzia modura Archigram eta High Tech mugimenduko proeiktu eraikiak zein utopikoen arteko nahasketa bat proposatu da. Eraikinak izango dauan ageriko konplexutasunak gizarte baten baitan dagozen aktibitate anitzentzako espazio polibalentearen hiri irudia defendatzen dau.
Eraikina makroegitura bertikalez eta makrozertza horizontalez hornituko da, eta eskalaz kanpoko egitura horri giza eskalako elementu doigarriz, instalazioz zein artilugioz jantzi egingo da giza eskalara egokitzeko.


Aurretik hartutako erabakiak posible egin ahal izateko eraikuntza sistema batean ere pemntsatu da: autoeraikuntza.  Hots, eraikina txertatuta dagoen inguruko hiriaren errealitate eraikiarekiko eta beharrizanei lotutako altuera lotura bat izateaz gain, bere baitan hazteko gaitasuna izago dau. eraikinaren erabilera hanpatuz ahala, edota hiriaren gabezien zein hiriaren tamaina handitu ahala, eraikina ere handitzeko posibilitatea uzten da. beraz, eraikina mugagabea da, utopikoa.


Deskribatutako hiri-kale-plaza-eraikin honek  bere barnean gotortuko dau espazio indeterminatua. Espazio hau, ordea, erabilera anitza izango danez, arkitekturak hartuko dau erabilera bakoitzean espazioa egokitzeko behar dauan espezializazio-gaitasuna. Espazio hau doitzeko, egituran hainbat gailu esekiko dira, euren sinpletasunean konbinatuz konplexutasun maila anitz lortuz: lanpara zuzengarri eta erregulagarriak, led pantailak, argiztapen erregulazioa, kapsula erabileranitzak....


Orotara, eraikina DOIGARRIA izango da alderdi askotatik: kokapenaren arabera, eraikiera-altueraren arabera eta barne espazioaren kualifikazioaren arabera. Eraikin bizi bat hiri baten alderdi degradatu bati bizigarritasuna ekarteko.


2012/02/10

AMBAR luminariaren azterketa



Proiektuen Garapena II tailerrean Lanpara baten egitasmoa dogu. Lanpararen egikaritze prozesu honetako etapen artean arkitekto baten lanpara bat aztertzea eta arkitektoaren obran eta mugimenduan kokatzea dogu helburu.
Aukeratu doten luminaria Richard Rogersen diseinuko hau da, tekonologikoa.


Luminaria honek badauka zerikusia Gasteizen proposatuko dodan proiektuarekin, eskatzen dan espazio indeterminatuaren kustomizagarritasunarekin lotuta doan instalazioa izango baita.

2012/02/03

TBKLRvsL&V


Hurrengo proiektu txiki honetarako planteaturiko programak Donostiako Tabakalera proiektua ekarri deusta burura. Ikusentzutezko arteentzako sormen, interpretazio eta pinakoteka izateaz gain, bestelako erabilera anitzez jantzitako proiektua dogu, taberna, plaza erabileranitza, liburutegia, antzeztokia, begiratokia, galeria... Nahiz eta bi proiektuek euren egikaritzan ez izan zerikusi askorik, badagoz antzekotasun batzuk: 24 orduz aprobetxatu daitekean espazioak eskainiko dabez eta jadanik existitzen dan errealitate eraiki batean txertatu beharreko eraikina dira, kasua kasu, Tabakaleraren eraikin zaharrean edo Gasteizeko alde zaharrean. Gasteizen, ordea, espazio indeterminatu baten inguruko utopia bat egin behar da, beraz, Tabakalerako berreraketa proiektua ezingo da erreferentzi modura hartu.

Pasa dan urtean, erakinaren berreraketa obren “hasiera” dala medio ateak zabaltzeko astea antolatu zan, eraikinaren barneko bisita gidatuak eta proiektuaren azalpenak eskeiniz. Etorkizuneko zentruak fabrikak bere baitan dauan itsura guztiz aldatuko dauanez, agur egun dauan xarma galdu egindo dau.  Hartaz eraikinari argazkiak ateratzeko azken aukera paregabea izan neuan.


Berreraketen gaian, eta eraikin degradatu baten berreraketaren ildotik Lacaton eta Vassalen Palais de Tokyo jatorkit burura. Berreraketaren estrategia honek jarrera xume eta sozial bat edukitzea suposatzen dau. adibidez, jadanik existitzen diran eraikinak eta espazio libreak mantentzea eta gizarteari begira biztanleek daukaten beharrizanei erantzun bat bilatzearren berrerabiltzea.

Pasa dan urtean Proiektuen Eraikuntzaren Lantegian Marte Mugikarekin Proiektazio estrategia desberdinen analisi bat egin gendun, horien artean L&Vren proiektu hau aztertuz.

           Palais de Tokyo esposizio unibertsal batentzako eraikina izana, urteetan zehar hainbat erabilera edukitzeko berreraiketan izan dauz: museoa, galeria, zinemak.... azkenengo berreraiketan sekulako interbentzioak egin ziran, barne banaketa guztiak eraitsiz. Proiektua bertan behere geratu zan eta bertan behera utzi zan pabeioia, ia eskonbro bilakatuta. L&V eraikina bisitatzean, demolizio lanak direla eta eraikina eukazan baliabide espazial txundigarrietaz eta argi sarrera potenteetaz ohartu ziran, beraz, eraikina bere baitan uzten dabe, 1937 urteko hormigoizko egitura industrial originalaren estetika hanpatuz eta eskeinitako aurrekontuaren erdia baino gutxiagorekin komunikazio bertikalak, irisgarritasun ranpak eta instalazio sare ganorazkoa egitea proposatzen dabe eraikinaren egituraren barne. Arkitektoen hitzetan, euren lana instalazio lana da, ez arkitektoena. Existitzen dana erabiliko dabe eta ez dabe eraldatuko, barne espazio jarrai eta askea mantenduko dabe. Eraikina eta hiriaren artean porositate bat sortu nahi dabe: lehio handiak dirala medio, euria entzutea, hiria entzutea, sarrera kopurua handiagotzea eta espazio publiko bizigarria izatea nahi dabe, hirian sortzen dan plaza estali barri baten modura. Erreferentzia modura Marrakets-eko Jamaa el fna plaza hartzen daiteke, non pasuzko eta topaketa gunea bat egiten dabe. Bertako espazioak erabileranitzekoak dira: kontukontalariak, dentistak, janari postuak, gune estaliak, marokoko happeningaren zentrua litzateke, eta berez, plaza lau bat besterik ez da. 

Bi proiektu, egoera antzekoa, baina proiektatzeko era ia aurkakoak... gogoeta modura.