Hurrengo proiektu txiki honetarako planteaturiko programak Donostiako Tabakalera proiektua ekarri deusta burura. Ikusentzutezko arteentzako sormen, interpretazio eta pinakoteka izateaz gain, bestelako erabilera anitzez jantzitako proiektua dogu, taberna, plaza erabileranitza, liburutegia, antzeztokia, begiratokia, galeria... Nahiz eta bi proiektuek euren egikaritzan ez izan zerikusi askorik, badagoz antzekotasun batzuk: 24 orduz aprobetxatu daitekean espazioak eskainiko dabez eta jadanik existitzen dan errealitate eraiki batean txertatu beharreko eraikina dira, kasua kasu, Tabakaleraren eraikin zaharrean edo Gasteizeko alde zaharrean. Gasteizen, ordea, espazio indeterminatu baten inguruko utopia bat egin behar da, beraz, Tabakalerako berreraketa proiektua ezingo da erreferentzi modura hartu.
Pasa dan urtean, erakinaren berreraketa obren “hasiera” dala medio ateak zabaltzeko astea antolatu zan, eraikinaren barneko bisita gidatuak eta proiektuaren azalpenak eskeiniz. Etorkizuneko zentruak fabrikak bere baitan dauan itsura guztiz aldatuko dauanez, agur egun dauan xarma galdu egindo dau. Hartaz eraikinari argazkiak ateratzeko azken aukera paregabea izan neuan.
Berreraketen gaian, eta eraikin degradatu baten berreraketaren ildotik Lacaton eta Vassalen Palais de Tokyo jatorkit burura. Berreraketaren estrategia honek jarrera xume eta sozial bat edukitzea suposatzen dau. adibidez, jadanik existitzen diran eraikinak eta espazio libreak mantentzea eta gizarteari begira biztanleek daukaten beharrizanei erantzun bat bilatzearren berrerabiltzea.
Pasa dan urtean Proiektuen Eraikuntzaren Lantegian Marte Mugikarekin Proiektazio estrategia desberdinen analisi bat egin gendun, horien artean L&Vren proiektu hau aztertuz.
Palais de Tokyo esposizio unibertsal batentzako eraikina izana, urteetan zehar hainbat erabilera edukitzeko berreraiketan izan dauz: museoa, galeria, zinemak.... azkenengo berreraiketan sekulako interbentzioak egin ziran, barne banaketa guztiak eraitsiz. Proiektua bertan behere geratu zan eta bertan behera utzi zan pabeioia, ia eskonbro bilakatuta. L&V eraikina bisitatzean, demolizio lanak direla eta eraikina eukazan baliabide espazial txundigarrietaz eta argi sarrera potenteetaz ohartu ziran, beraz, eraikina bere baitan uzten dabe, 1937 urteko hormigoizko egitura industrial originalaren estetika hanpatuz eta eskeinitako aurrekontuaren erdia baino gutxiagorekin komunikazio bertikalak, irisgarritasun ranpak eta instalazio sare ganorazkoa egitea proposatzen dabe eraikinaren egituraren barne. Arkitektoen hitzetan, euren lana instalazio lana da, ez arkitektoena. Existitzen dana erabiliko dabe eta ez dabe eraldatuko, barne espazio jarrai eta askea mantenduko dabe. Eraikina eta hiriaren artean porositate bat sortu nahi dabe: lehio handiak dirala medio, euria entzutea, hiria entzutea, sarrera kopurua handiagotzea eta espazio publiko bizigarria izatea nahi dabe, hirian sortzen dan plaza estali barri baten modura. Erreferentzia modura Marrakets-eko Jamaa el fna plaza hartzen daiteke, non pasuzko eta topaketa gunea bat egiten dabe. Bertako espazioak erabileranitzekoak dira: kontukontalariak, dentistak, janari postuak, gune estaliak, marokoko happeningaren zentrua litzateke, eta berez, plaza lau bat besterik ez da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario