Gasteizeko alde zaharrean barrena erreferentziazko interakzio sozial gune bat sortzea dogu helburu, urteen poderioz degradatua eta auzo berriekin gialendua geratu den eta arteztu eta berreraiki beharreko Gazteizko Almendra zahar baten testuinguruan alegia.
Ariketa hau Gasteizeko alde zaharreko gabezi sozialen azterketa bat egin gabe planteatu da, hots, gabezia batzuk existitzen direzala aintzat hartzen dan oinarritik jasoko da proiektua. Base hau ez da problematikaren soluzio pertsonalizatu baten bilakuntza ez dogula espero, guztiz aurkakoa hain zuzen ere: alde zaharreko zein Gasteiz osoko bizilagunentzako edozein mailako interakzio sozialak errezten dauan espazio bat sortzea. Espazio hau erabilera, eguneko momentua, gende kopurua eta gainontzeko kasuistika posible desberdinak abarkatzeko malgutasun aina eduki beharko dau, IDETERMINAZIOA.
Aktuazio estrategiaren definizioa, espazio inndeterminatu bati erabilera desberdinak txertatzeko gaitasuna nola lortu daitekean argudiatuz hasi zan. Hau da, eraikinari erabilera-anitzaren barruan erabilera posible bakoitza finkatzea bilatu ordez, espazio difuso eta diafano baten bilaketara jo da. espazio diafano hau mantentzeko, espezializazio maila guztia arkitekturaren errealitate eraikiari emon jako.
Honela, espazio indefinitua eta eraikin super-espezializatu baten arteko oreka bipolarra lortzen da, ia utopikoa.
Eraikina baino gehiago, hiriaren poro berri baten modura ulertu behar da kapsula hau, kalea eta orubearen arteko muga desagertu ezkero, kalea bera (edota plaza bera) eraikinean bertan sartzen da, hiriaren fluxuak barneratuz.
Eraikina bere inguruko gabezia orokorren eskaintza espaziala da bere funtsean. Arkitektura abstraktu bat bilatu jako, futurista, teknologiko eta edozein lekutan aplikagarria. Hau da, indeterminazioa ez da soilik bere erabileraren ezaugarria izango, bere kokapenarena ere bai. Eraikina edozein hiritan txertatu ahal izango da, noski, hiri bakoitzaren gustoko altuerara eta beharrizanetara egokituz.
Erreferntzia modura Archigram eta High Tech mugimenduko proeiktu eraikiak zein utopikoen arteko nahasketa bat proposatu da. Eraikinak izango dauan ageriko konplexutasunak gizarte baten baitan dagozen aktibitate anitzentzako espazio polibalentearen hiri irudia defendatzen dau.
Eraikina makroegitura bertikalez eta makrozertza horizontalez hornituko da, eta eskalaz kanpoko egitura horri giza eskalako elementu doigarriz, instalazioz zein artilugioz jantzi egingo da giza eskalara egokitzeko.
Aurretik hartutako erabakiak posible egin ahal izateko eraikuntza sistema batean ere pemntsatu da: autoeraikuntza. Hots, eraikina txertatuta dagoen inguruko hiriaren errealitate eraikiarekiko eta beharrizanei lotutako altuera lotura bat izateaz gain, bere baitan hazteko gaitasuna izago dau. eraikinaren erabilera hanpatuz ahala, edota hiriaren gabezien zein hiriaren tamaina handitu ahala, eraikina ere handitzeko posibilitatea uzten da. beraz, eraikina mugagabea da, utopikoa.
Deskribatutako hiri-kale-plaza-eraikin honek bere barnean gotortuko dau espazio indeterminatua. Espazio hau, ordea, erabilera anitza izango danez, arkitekturak hartuko dau erabilera bakoitzean espazioa egokitzeko behar dauan espezializazio-gaitasuna. Espazio hau doitzeko, egituran hainbat gailu esekiko dira, euren sinpletasunean konbinatuz konplexutasun maila anitz lortuz: lanpara zuzengarri eta erregulagarriak, led pantailak, argiztapen erregulazioa, kapsula erabileranitzak....
No hay comentarios:
Publicar un comentario