2012/03/19

Aiztogile Dorrea

Gasteizeko Aiztogile kaleko eraikin bizigarriaren azken entrega. Proiektuaren aurre-ideia guztiak hurrengo link-ean dagoz, bloge honetan aurkitu daitekena:


Gasteizeko alde zaharrean barrena erreferentziazko interakzio sozial gune bat sortzea dogu helburu, urteen poderioz degradatua eta auzo berriekin gialendua geratu den eta arteztu eta berreraiki beharreko Gazteizko Almendra zahar baten testuinguruan alegia.

Ariketa hau Gasteizeko alde zaharreko gabezi sozialen azterketa bat egin gabe planteatu da, hots, gabezia batzuk existitzen direzala aintzat hartzen dan oinarritik jasoko da proiektua. Base hau ez da problematikaren soluzio pertsonalizatu baten bilakuntza ez dogula espero, guztiz aurkakoa hain zuzen ere: alde zaharreko zein Gasteiz osoko bizilagunentzako edozein mailako interakzio sozialak errezten dauan espazio bat sortzea. Espazio hau erabilera, eguneko momentua, gende kopurua eta gainontzeko kasuistika posible desberdinak abarkatzeko malgutasun aina eduki beharko dau, IDETERMINAZIOA. 

Aktuazio estrategiaren definizioa, espazio inndeterminatu bati erabilera desberdinak txertatzeko gaitasuna nola lortu daitekean  argudiatuz hasi zan. Hau da, eraikinari erabilera-anitzaren barruan erabilera posible bakoitza finkatzea bilatu ordez, espazio difuso eta diafano baten bilaketara jo da. espazio diafano hau mantentzeko, espezializazio maila guztia arkitekturaren errealitate eraikiari emon jako. Honela, espazio indefinitua eta eraikin super-espezializatu baten arteko oreka bipolarra lortzen da, ia utopikoa. 

Eraikina baino gehiago, hiriaren poro berri baten modura ulertu behar da kapsula hau, kalea eta orubearen arteko muga desagertu ezkero, kalea bera (edota plaza bera) eraikinean bertan sartzen da, hiriaren fluxuak barneratuz. Eraikina bere inguruko gabezia orokorren eskaintza espaziala da bere funtsean. Arkitektura abstraktu bat bilatu jako, futurista, teknologiko eta edozein lekutan aplikagarria. Hau da, indeterminazioa ez da soilik bere erabileraren ezaugarria izango, bere kokapenarena ere bai. Eraikina edozein hiritan txertatu ahal izango da, noski, hiri bakoitzaren gustoko altuerara eta beharrizanetara egokituz.

Erreferntzia modura Archigram eta High Tech mugimenduko proeiktu eraikiak zein utopikoen arteko nahasketa bat proposatu da. Eraikinak izango dauan ageriko konplexutasunak gizarte baten baitan dagozen aktibitate anitzentzako espazio polibalentearen hiri irudia defendatzen dau. Eraikina makroegitura bertikalez eta makrozertza horizontalez hornituko da, eta eskalaz kanpoko egitura horri giza eskalako elementu doigarriz, instalazioz zein artilugioz jantzi egingo da giza eskalara egokitzeko.

Deskribatutako hiri-kale-plaza-eraikin honek  bere barnean gotortuko dau espazio indeterminatua. Espazio hau, ordea, erabilera anitza izango danez, arkitekturak hartuko dau erabilera bakoitzean espazioa egokitzeko behar dauan espezializazio-gaitasuna. Espazio hau doitzeko, egituran hainbat gailu esekiko dira, euren sinpletasunean konbinatuz konplexutasun maila anitz lortuz: lanpara zuzengarri eta erregulagarriak, led pantailak, argiztapen erregulazioa, kapsula erabileranitzak.... Orotara, eraikina DOIGARRIA izango da alderdi askotatik: kokapenaren arabera, eraikiera-altueraren arabera eta barne espazioaren kualifikazioaren arabera. Eraikin bizi bat hiri baten alderdi degradatu bati bizigarritasuna ekarteko.


Proposamen formal modura DORRE bat proposatzen da. Dorreak alde zaharraren eta hiriaren hito berri bat suposatzen dau. Ertaroko alde zahar baten erreferentzia hitoak dorreak izanik, elizetako kanpandorreak harresi-dorreak eta dorretxeak nabarmentzen dira; baina XXI mendean proposaturiko ariketa utopiko izanik, teknika barien erreferentea izango dan dorrea proposatzen da. Dorre berrri honek gizartearen interes garaikideei erantzungo deutso, izan ere, gizartze estamnetal eta erlijioso baten erreferenteak izatetik erreferente publiko, sozial, malguak eta erabileranitza edukitzera pasatuko da. Espazio honeek Gasteizeko bizilagun ororentzat izango da, doigarria eta bertikalki montatua.

Eraikinak hainbat espazio erabilera-anitz eskeiniko dauz, eta aldi berean Gasteizeren ikuspegi barri bat. Hots, begiratoki bat izango da, isasargi bat, kanpotik alde zaharrera interes puntu modura eta dorretik bertatik hiria, landa eta paisaiaren begiratoki modura. Ertaroko gaztelu-dorre baten lantzera, baina gaur egungo gizartearentzat bideratua.




Proiektuaren xedea maketa bat egitea izanda, nire proiektazio prozesua lehenengo 2D-ko marrazkietatik hasten danez, aurreko azalpe-laminen ondorengo argazki honeetan dakardaz MAKETAren argazkiak: dspiezea, eraikuntza muntaia eta akabera.





No hay comentarios:

Publicar un comentario